134. zk., 2007ko uztailaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua
3913
EBAZPENA, 2007ko ekainaren 20koa, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko lehendakariarena, 2007ko apirilaren 19an egindako osoko bilkuran Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak behean adierazitakoari buruz harturiko erabakia argitaratzeko dena.
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak 2007ko apirilaren 19an egindako osoko bilkuran erabaki bat hartu zuen. Bada, haren berri guztiek izan dezaten, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua arautzen duen maiatzaren 11ko 213/1999 Dekretuaren 10.d) artikuluan ematen zaidan eskumena erabiliaz, honako hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Ondoren datorren erabakiaren testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:
Lehenengoa.– Euskal kooperatibetako gatazkak bideratzeko prozedurei buruzko arautegiarekin bat etorriz (2004ko irailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 81. zenbakian, argitaratu zen) pertsona hauek izendatzea eta izendapena aldizkari berean argitaratzea, gatazkak bideratzeko espedienteen izapideak egin ditzaten:
Arbitroak:
Pilar Rodríguez Álvarez
Fernando San José Martínez
Javier Aldazabal Etxebarria
Iñigo Nagore Aparicio
Alejandro Elejabarrieta Goienetxe
Carlos Ginto Monzón
Santiago Merino Hernández
Adiskidetzeko legelaria:
Santiago Merino Hernández
Bitartekariak:
María Eugenia Ramos Pérez
Iñigo Landeta Ortiz
Yolanda Muñoz Hernán
Bigarrena.– Arbitroen eta bitartekarien ordainsariek 2007ko ekitaldian izango duten doakotasunaren muga 300.000,00 eurokoa izango da auzietan. Doakotasun irizpide honen berri jende guztiak izan dezan, arauz ezarritako moduan argitaratzen da erabaki hau.
Hirugarrena.– Onetsitako tarifekin bat etorriz, arbitroen eta bitartekarien zerbitzu-sariak eskala honen araberakoak izango dira:
ARBITRAJEAK
AUZIAREN ZENBATEKOA ORDAINSARIAK
7.225 eurora arte 770 euro
7.225,01 eurotik 18.050 eurora 1.540 euro
18.050,01 eurotik 36.125 eurora 2.340 euro
36.125,01 eurotik 72.250 eurora 3.860 euro
72.250,01 eurotik 144.500 eurora 5.770 euro
144.500,01 eurotik 216.725 eurora 7.690 euro
216.725,01 eurotik aurrera % 5
BITARTEKARITZAK
AUZIAREN ZENBATEKOA ORDAINSARIAK
Zenbatekoa edozein izanda ere 500 euro
Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 20a.
Kontseiluko lehendakaria,
ALFREDO ISPIZUA ZUAZUA.