Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2007ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3912

AGINDUA, 2007ko ekainaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Pasaiako (Gipuzkoa) Bigarren Hezkuntzako "Marítimo Pesquero" ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatuaz, Pasaiako (Gipuzkoa) "Marítimo Pesquero" Bigarren Hezkuntzako ikastetxearen erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espediente ikusi da.

Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du espedientea, eta arlo honetan eskudunak diren erakundeek txostena egin dute.

Ikusi da apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE), bai eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako xedapenak ere. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– "Marítimo Pesquero" Bigarren Hezkuntzako ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea baimentzen da, aurrerantzean "Itsasmendikoi Pasaia" Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea izango da. Ikastetxea Pasaiako udalerrian (Gipuzkoa) dago, P. de los Marinos, 2. zenbakian, titularra "Itsasmendikoi SA" da eta honako kode-zenbaki hau du: 20003303.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 25a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala