134. zk., 2007ko uztailaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3911
EBAZPENA, 2007ko ekainaren 11koa, Immigrazio zuzendariarena, 2007ko maiatzaren 10eko Aginduak arautu dituen 2007 aldirako immigrazio eta kultur artekotasun arloko prestakuntza-beketarako eskariak ebaluatu eta beka horiek jasotzeko hautagaiak aukeratzeko kide anitzeko organoaren partaideak izendatzen dituena.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 10eko Aginduak (maiatzaren 24ko EHAA) immigrazio eta kultur artekotasun arloko lau prestakuntza bekatarako deialdia egin du.
Agindu horren 7. artikuluaren arabera, aipatutako bekak esleitzeko sistema arrunta lehiaketa izango da, eta eskariak ebaluatzeko eta ebazpen-proposamena egiteko kide anitzeko organoa izendatuko da. Immigrazio zuzendariak eta Immigrazio Zuzendaritzako bi teknikarik osatuko dute organo hori.
Adierazitakoarekin bat, ondokoa
EBATZI DUT:
2007ko maiatzaren 10eko Aginduak arautu dituen bekei buruzko eskariak ebaluatu eta beka horiek esleitzeko proposamena egiteko hautaketa batzordea eratzea, eta ondoko pertsonak izendatzea, esandako kide anitzeko organoaren partaide izan daitezen:
Immigrazio zuzendaria: José Roberto Marro Ibarra.
Teknikariak: Isabel Rejado Vigalondo.
Patricia Ruiz Cascajar.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 11.
Immigrazio zuzendaria,
JOSÉ ROBERTO MARRO IBARRA.