Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
884

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako zehapen-espedienteetan Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendariak emandako probidentziak jakinarazteko dena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.2 artikuluan ezarritako bideetatik jakinarazpena espedientatuei egiten ahalegindu arren, ezin egin izan zaienez, lege horren 59. artikuluko 5. paragrafoan xedatutakoa betez iragarki hau argitaratzen da. Jarraian, interesatuei jakinarazi ezin izan zaizkien espedienteen zerrenda emango da.

Halaber, interesatuei jakinarazten zaie 15 egun balioduneko epea dutela, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik, alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak organo instrukzio-egileari aurkezteko. Epe horretan espedientea eta probidentzia kontsultatu ahal izango dituzte. Horretarako honako helbide honetara jo behar dute:

Eusko Jaurlaritza

Herrizaingo Saila

Segurtasun Sailburuordetzaren Kabinetea

Larrauri Mendotxe Bidea, 18

48950-Erandio

Izen-abizenak Esp.–zk. Arau-haustearen eguna Probidentziaren eguna Hautsitako art.

Apellidos y nombre N.º exp. Fecha infracc. Fecha providencia Art. infringido

Pérez Jiménez, María Carmen 405X0601236-7 09-05-2006 09-11-2006 23.a

Erandio, 2006ko abenduaren 26a.

Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala