29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
883
IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoarekiko arau-hausteak direla-eta irekitako eta beherago zehaztutako zehapen-espedienteen instrukzio-egileak, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendariak, emandako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.
Espedientea egin zaienei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:
1.– 15 egun balioduneko epea dute ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik, organo instrukzio-egilean, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritzari, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.
2.– Halaber, aipatutako epearen barruan espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero.
Horretarako, ondoko helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio-Bizkaia).
Izen-abizenak Esp.–zk. Arau-haustearen Proposamenaren Proposatu den Hautsitako
eguna eguna zigorra art.
Apellidos y Nombre N.º Exp. Fecha Infracc. Fecha Propuesta Sanción Prop. Art. Infringido
Marqués de Jesús, Manuel Agonía 405X0601339-2 18-02-2006 15-11-2006 600 euro/Kentzea
600 euros /Ret. 25.1
Marqués de Jesús, Manuel Agonía 405X0601340-2 18-02-2006 15-11-2006 400 euro/Kentzea
400 euros /Ret. 23.a)
Erandio, 2006ko abenduaren 22a.
Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendaria,
JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.