29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
882
IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako espedienteetan (behean adierazten dira) Ertzaintzaren zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.
Espedientea egin zaienei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Hori guztia argitara ematen da interesdunek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:
1.– Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasun sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Halaber, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabinetean (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18) dagoen espedientea ikusteko aukera dago.
2.– Isuna ordaintzeko epea:
a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino beranduago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).
3.– Ondoko zerrendako edozein banku-kontutan ordaindu ahal izango da isuna. Interesdunaren izen-abizenak eta espediente-zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailaren izenean egiten dela adieraziko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu delegatuak.
Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK.
Kontu-zk.: 2095-0631-50-9106590840.
Gipuzkoa Donostia Kutxa-Kutxa.
Kontu-zk.: 2101-0381-00-0011557709.
Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-Vital Kutxa.
Kontu-zk.: 2097-0178-15-0018315087.
4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
5.– Halaber, 25.1 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2 artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko BOE, 173. zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten da ezen ezarri den zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentro edo zerbitzu batean aztura kentzeko tratamendua hasi edo hasteko asmoa agertuz gero eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badira. Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean.
Izen-abizenak Esp.–zk. Arau-haustearen Ebazpenaren Zehapena Hautsitako
eguna eguna art.
Apellidos y nombre N.º exp. Fecha infrac. Fecha resol. Sanción Art. infring.
González Vallejo, José Ramon 405x0601000-7 30-12-2005 21-11-2006 Kentzea/Retirada 25.1
Bayón Puente, David 405x0600695-7 22-01-2006 24-10-2006 Kentzea/Retirada 25.1
Crespo Díez, Juan Carlos 405x0501314-7 01-03-2005 07-11-2006 Errekerimendua/Requerimiento 25.1
Marquez Borja, Ricardo 405x0601008-7 29-09-2005 21-11-2006 301 euro /Kentzea
301 euros /Ret. 23.a
Sierra Aurrecoechea, Gorka 405x0600771-5 01-02-2006 28-11-2006 301 euro /Kentzea
301 euros /Ret. 25.1
Balde, Amadu 405x0301053-71 17-02-2003 14-11-2006 301 Euro /Kentzea
301 euros /Ret. 25.1
Duval Melendez, Orlando 405x0600873-7 07-10-2005 31-10-2006 301 euro /Kentzea
301 euros /Ret. 25.1
San Roman Díaz, Iskander 405x0600893-2 01-02-2006 24-10-2006 301 euro /Kentzea
301 euros /Ret. 25.1
Murguiondo Mutiloa, Manuel 405x0600018-4 12-05-2005 07-11-2006 Artxiboa/Archivo 23.c
Ibazeta Gómez, José Juan 405x0600934-4 02-03-2006 07-11-2006 600 euro
600 euros 23.c
Alyedre, Abdeljalak 405x0601165-4 18-08-2006 31-10-2006 Artxiboa/Archivo 23.n
Baonza Lequerica, Manuel Carmelo 405x600644-8 17-08-2005 24-10-2006 Kentzea/Retirada 25.1
Martin Martin, José Manuel 405x0600730-8 06-02-2006 07-11-2006 1000 euro /Kentzea
1000 euros /Ret. 23.a
Mayoral Muñoz, José Antonio 405x0600953-3 13-12-2005 10-10-2006 900 euro /Kentzea
900 euros /Ret. 25.1
Pintor Fernández, Emilio José 405x0600976-4 28-01-2006 14-11-2006 301 euro /Kentzea
301 euros /Ret. 23.a
Echeverria Urrestarazu, Yon 405x0600647-2 12-10-2005 10-10-2006 301 euro /Kentzea
301 euros /Ret. 23.a
Kentzea / Ret.: Atzemandako susbtantzia edota arma kentzea / Retirada del arma o sustancia incautada.
Erandio, 2006ko abenduaren 19a.
Ertzaintzaren zuzendaria,
JON ARTURO URIARTE UNZALU.