Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
878

LEHIAKETA PUBLIKOA, "Bizkaiko Campus Unibertsitarioan Arboretum bat egiteko proiektuaren oinarrizko ideiak definitzeko eta proiektuak idazteko laguntza teknikoa" epaimahaiaren partehartzea duen lehiaketaren adjudikaziorako (107/06 LP).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa. E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01, faxa: 94 601 33 30.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

2.– Lehiaketaren helburua.

a) Deskribapena: hasieran adierazitakoa.

b) Ale kopurua: ikusi oinarriak.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Emateko lekua: ikusi oinarriak.

e) Emateko epea: ikusi oinarriak.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: epaimahaiaren parte hartzea duen lehiaketa.

4.– Sarien zenbatekoa.

Lehenengo saria: fase hori erabaki ondoren bideratuko den prozedura negoziatua adjudikatzea.

Bigarren saria: 3.000 euro.

Hirugarren saria: 1.500,00 euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: ikusi 1.a eta 1.b.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2007ko martxoaren 21era arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Azken eguna: 2007ko martxoaren 21era arte.

b) Dokumentazioa: ikusi oinarrien orriak.

c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza – Donostia-San Sebastián), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea, 2 – Vitoria-Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30etara; ostiraletan eta Gabonetako txandetan, 09:00etatik 13:00etara.

Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta egun horretan bertan telex, fax edo telegrama baten bidez jakinarazi beharko diote kontratazio-organoari bidali egin dutela. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo proposamena bidali egin dela iragartzeko deia eskaintzak jasotzeko epea amaitutakoan jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.

Kartazalak mezularien bidez aurkezten dituztenek, espedientearen erreferentzia adierazi beharko dute emate-agirian.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldakiak: ikusi karatulako 2. puntua.

9.– Epaimahaiaren epaia.

a) Ikusi oinarrien orriko 5. puntua.

b) Data: oinarrien orriko 5. puntua.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehenengo saria eskuratzen duenaren kontura.

11.– Interneteko helbidea: http://www.ehu.es/contratacion_compras/.

Leioa, 2007ko urtarrilaren 8a.

EHUren 2006ko uztailaren 20ko Ebazpenaz bat sinatua.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala