29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
867
IRAGARKIA, Justizia.Bat espediente judizialen kudeaketa informatikorako inguru judizial aurreratua izeneko aplikazioaren 2. faserako kontratua esleitu dela argitaratzen duena (A-074/DJT-2006 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Saileko Kontratazio-mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: A-074/DJT-2006.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2006ko azaroaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 209. zenbakia; 2006ko azaroaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 264. zenbakia; eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera 2006ko irailaren 29an bidalia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Gehienez: milioi bat eta zortziehun mila (1.800.000,00) euro, BEZa barne.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2006ko abenduaren 11.
b) Kontratista: Azertia Tecnologías de la Información SAU - Ibermática SA, UTE.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat zazpiehun eta hirurogeita lau mila (1.764.000,00) euro.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 8a.
Zerbitzu zuzendaria,
TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.