Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Instrukzioko 4 Zenbakiko eta Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegia
866

EDIKTUA, falta-judizioari buruzko 96/06 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Ascension Roncero Linaresek, Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen honek

Fede eta testigantza ematen dut ondokoaz:

96/06 falta-judizioan epaia eman da eta honakoak dira bere idazpuru eta epaitza:

257/06 EPAIA

Barakaldon, bi mila eta seiko irailaren seian.

Jendaurreko ahozko judizioan, Florián Javier Rangel Palancak ikusi ditu epaitegi honetako 96/06 zenbakiko falta-judizio azkarreko autoak, ebasketa-falta bat dela-eta Lita Crinu-ren kontra bideratutakoak.

Ministerio Fiskalak, Laura Molledo Pausa salatzaileak eta aipatu salatuak hartu dute parte.

EPAITZA

Ebasketa-falta baten erantzulea dela-eta, ondokora kondenatzen dut Lita Crinu: 30 egunez eguneko 6,00 euro pagatzera, guztira 180,00 euro, eta epai hau irmoa egiten denetik harako 5 egunen barruan bete beharko du aipatutakoa; eta hala egiten ez badu, Zigor Kodeko 53. artikuluan aurreikusitako ondorioei egin beharko die aurre; bestalde, Sestaoko herriko Eroski baltzuari 24,74 euro kalte-ordaina eman beharko dio, erantzukizun zibileko kontzeptupean eman ere; eta salatua eta kondenatua denari ezartzen zaizkio kostuak.

Epaia jasota geratzeko, Lita Crinu-ri jakinarazteko —non dagoen ez dakigunez gero— eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta zazpiko urtarrilaren zortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala