Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
865

EBAZPENA, 2006ko abenduaren 19koa, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearena. Beronen bidez, atzerriko enpresetan praktikak egiteko mugikortasun beken Elkano programaren baitan (2006-2007 ikasturtea) eman beharreko beka kopurua handitzen da.

UPV/EHUko errektorearen 2006ko uztailaren 20ko Ebazpenaren bidez (2006ko abuztuaren 21eko EHAA, 158. zk.) eskuordetutako eginkizunak gauzatzeko, eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen 2006ko uztailaren 13ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 154. zk, 2006ko abuztuaren 14koa) arautu egin zen atzerriko enpresetan praktikak egiteko mugikortasun beken Elkano programaren baitan (2006-2007 ikasturtea), zehatz-mehatz aipatutako deialdiko 2. eta 3. oinarriei jarraiki, eta programako Hautaketa Batzordearen proposamena kontuan izanda eta hori egiteko beharrezko aurrekontua egon badagoela aintzat hartuta, honakoa

EBATZI DUT:

Aipatutako deialdiaren 3.1 oinarriaren arabera, 2006-2007 ikasturteko Elkano programan eman behar zen beka kopurua handitzea. Hortaz, gehienez emango diren bekak 15 izan beharrean, 16 izango dira.

Donostia-San Sebastián, 2006ko abenduaren 19a.

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala