Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
863

EBAZPENA, 2007ko urtarrilaren 18koa, Ingurumen sailburuordearena, Erandioko Ribera de Axpen Ekonarro 2000 SL enpresak sustatzen duen hondakin arriskutsuak tratatzeko instalazioaren proiektua eta proiektuak berak ingurumenaren gainean duen eraginaren azterlana jendaurrean jartzen dituena.

Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluak ezarritakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan gauzatu nahi diren plan eta proiektuek (publiko zein pribatu izan) ezinbestekoa izango dute ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude.

Ingurumen-organo honetan izapideak hasi dira Erandioko Ribera de Axpen, Ekonarro 2000 SL enpresak sustatzen duen hondakin arriskutsuak tratatzeko instalazioaren proiektuak ingurumenean duen eraginaren banakako ebaluazioa egiteko. Proiektua otsailaren 27ko 3/1998 Legearen I.B eranskinean jasota dagoenez, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretuak eta xedapen hori garatzeko arautegia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuak aurreikusitako jardunbidea bete behar da eta, ondorioz, aipatutako arautegiaren 17. artikuluan finkatutako 30 egunez jarri beharko da jendaurrean.

Ondorioz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoari atxikiz, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Ribera de Axpen, Ekonarro 2000 SL enpresak sustatzen duen hondakin arriskutsuak tratatzeko instalazio proiektua, eta proiektuak berak ingurumenaren gainean duen eraginaren azterlana 30 egun baliodunez jendaurrean edukitzea, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe horretan bidezko iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektuak eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlanak osatzen duten espedientea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumenaren Plangintza, Ebaluazio eta Kontrolerako Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), bai eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoan ere (Agirre Lehendakaria 9, Bilbao).

Halaber, aipatutako dokumentua hiritarren eskura egongo da Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko web orrialdean (www.ingurumena.ejgv.euskadi.net).

Era berean, adierazitako dokumentazioa herritarrek errazago eskura dezaten, proiektuak ingurumenean duen eraginaren azterlana Erandioko Udalari bidaliko zaio, horrek espedientea erakusteko, jendaurrean jartzeko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 18a.

Ingurumen sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala