29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
856
EBAZPENA, 2007ko urtarrilaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonaleko lanpostu bat betetzeko beharra izanik, Gerentzia honek erabaki du iragartzea eranskinean zehazten den lenpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eta halaxe egin du, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 2006ko uztailaren 20ko Ebazpenez eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (ebazpen hori unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu atalei eta eginkizunak eskuordetzeari buruzkoa da, eta 2006ko abuztuaren 21eko EHAAn argitaratu zen), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean adierazitakoaz bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA).
OINARRIAK:
Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpen honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.
Bigarrena.– Eskariak aurkezteko epea 15 lagunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita. Eskabideok errektore jaunari zuzendu beharko zaizkio eta EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira honako tokietan: Errektoregoko eraikinean, Leioako Campusa (Bizkaia); Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar Plaza, 1. - Donostia-San Sebastián); Arabako Campuseko Errektoreordetzan (Izardui komandantea, 2. - Vitoria-Gasteiz); edo EHUk ikastegietan dituen erregistro orokorretan (erregistro orokorren zerrenda EHUk 2002ko irailaren 26an emandako Ebazpenean dago zehaztuta, ikus 2002-10-24ko EHAA; Interneteko helbide honetan ere ikus daiteke: http://www.ehu.es/erregistro_bulegoak.html). Edozelan ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak (urtarrilaren 13ko 4/1999ko Legeak emandako idazketan), 38.4 artikuluan adierazten duen moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira dokumentuak.
Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiatzaileek baldintza eta betebehar guztiak izan beharko dituzte beteta.
Hirugarrena.– 1.– Idazkiarekin batera, eskatzaileak curriculum vitae aurkeztu beharko du, bertan ondoko hauek adieraziz:
a) Titulu akademikoak.
b) Funtzionario titulua.
c) Ordura arte bete dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.
d) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.
Titulu akademikoak eta funtzionario-titulua erkatuta aurkeztu behar dira.
2.– Interesatuek eskariarekin batera agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosten eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.
Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Bilboko Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, Ebazpen hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 220. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 29/1998 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Leioa, 2007ko urtarrilaren 10a.
Gerentea,
XABIER AIZPURUA TELLERIA.
ERANSKINA
– Izena: Dekano/Zuzendari idazkaria.
– Erref.: F 595.
– Eskala: administrazio laguntzailea.
– Taldea: D.
– Zenbatgarrena: 26.
– Maila: 17.
– Hizkuntz eskakizuna: 2; derrigorrezkotasun data: 1995-01-31.
– Langunea: Bilboko Irakasleen UE.
– Campusa: Bizkaia.
— Lanpostua betetzeko baldintzak:
1.– EHUko karrerako funtzionarioa izatea, D taldekoa, administrazio laguntzaileen eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean. Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.
2.– 2. hizkuntza eskakizuna gaindituta izatea HAEEko ziurtagiriarekin.