Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
854

EBAZPENA 2007ko otsailaren 2koa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena. Honen bidez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpean hezkuntza berezian arituko diren lan-kontratuko langileen 75 plaza izaera finkoz betetzeko hautaketa-probetarako prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta lehiaketaz kanpo utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzen da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2006ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpean hezkuntza berezian arituko diren lan-kontratuko langileen 75 plaza izaera finkoz betetzeko hautaketa-probetarako deia egin zen. Agindu hori 2007ko urtarrilaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Aipatutako deialdiaren 4 oinarriak 1. atalean ezartzen duenaren arabera, Langileriaren Kudeaketa zuzendariak ebazpena emango du onartutakoen eta lehiaketaz kanpo utzitakoen behin-behineko zerrenda onesteko, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita, hilabeteko epean. Adierazitako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horregatik guztiarengatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpean hezkuntza berezian arituko diren lan-kontratuko langileen 75 plaza izaera finkoz betetzeko hautaketa-probetarako prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta lehiaketaz kanpo utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzea baztertzearen zergatiekin.

Zerrenda horiek agerian daude Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Interneten duen helbidean: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.

Bigarren artikulua.– Onartutakoen eta lehiaketaz kanpo utzitakoen zerrendaren aurka, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hamar egun baliodun pasatu baino lehenago, izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute edo kanpoan geratzeko akatsa konpondu ahal izango dute. Euren datu pertsonaletan akatsen bat antzeman duten izangaiek epe bera izango dute akatsok zuzentzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko otsailaren 2a.

Langileriaren Kudeaketa zuzendaria,

ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.


Azterketa dokumentala