29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
853
811/2006 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari kudeatzailearena, Gurutzetako Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko Alberto Olaizola Mendibil jauna izendatzeko dena.
Aztertu dugu Gurutzetako Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Gurutzetako Ospitaleko zuzendari kudeatzailearen 2006ko urriaren 23ko 727/2006 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2006ko abenduaren 13ko EHAAn (236. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Alberto Olaizola Mendibil jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, Kudeaketako zuzendaritza honek hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.– Alberto Olaizola Mendibil jauna Gurutzetako Ospitaleko zuzendariorde mediko izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera emango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 28a.
Gurutzetako Ospitaleko zuzendaria,
MIKEL ÁLVAREZ YEREGUI.