Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2007ko urtarrilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritza Berezia
71

IRAGARKIA, Euskadiko Zerga Administraziorako Agentzia Estatalaren Ordezkaritza Berezian egin gabe dauden jakinarazpenetarako.

Zergei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Lege Orokorraren 112. artikuluan ezarritakoa aintzat hartuz, jakinarazpena egitea ezinezkoa denez, horren arrazoiak Administraziori ezin egotz dakizkiokeenez eta gutxienez artikulu horretan exijitutako jakinarazpen ahaleginak egin direnez, iragarki honen bidez eranskinean aipatzen diren zergapekoei, interesatuei edo ordezkariei deitzen zaie, bertan azaltzen diren prozeduretatik ondorioztatutako ekintza administratiboen berri emateko, interesatuak bertaratuta egonda.

Zergapekoek, interesatuek edo haien ordezkariek 15 egun natural iragan baino lehen –iragarki hau dagokion Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera– azaldu beharko dute, bederatzietatik hamalauak arte, astelehenetik ostiralera, kasu bakoitzean adierazten den lekuan, eranskinean aipatutako erakundeek tramitatzen dituzten prozeduretan bete gabe dauden jakinarazpenak egin daitezen.

Aipatutako epea iragan ondoren azaldu ez badira, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, bertaratzeko jarritako epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2006ko azaroaren 17a.

Dirubilketarako Aduanetako Lurralde Bulegoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko II.EE-ko atxikitako burua,

DÁMASO ANTÓN SALAZAR.

AGERTU BEHARREKO LEKUAK

(Ikus .PDF)

ERANSKINA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala