Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2007ko urtarrilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
70

IRAGARKIA 389/06 administrazioarekiko auzi errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei hau jakinarazten zaie: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian, Leonor Martínez Odriozolak 389/06 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu du, prozedura laburtuaren izapideak eginez. Errekurtsoa Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko apirilaren 12ko Erabakiaren aurkakoa da, Erabaki horrek ezetsi baitzuen Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 1430/2005 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatu Ebazpenak lekualdatze-lehiaketa deitu zuen zehazten diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten diplomadun sanitarioen lanbide-taldean (EHAA, 234 zk., 2005eko abenduaren 12a).

Beraz, interesa izan dezaketen beste guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie eta iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan aurkeztu eta sartzeko.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko azaroaren 10ean.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala