Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2007ko urtarrilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
69

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Santiago ospitalerako segurtasuneko eta zaintzako zerbitzua kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Santiago Ospitalea, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako erakunde publikoa, Olagibel kalea 29, 01004 Vitoria-Gasteiz (Araba), Kontratazio Administratiboko Departamentua. Telefonoa: 945 00 78 28. Faxa: 945 00 78 91.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: G/209/20/1/1531/

O121/0000/122006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Santiago Ospitalerako segurtasuneko eta zaintzako zerbitzua.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Santiago Ospitalea.

d) Gauzatzeko epea: 2 urte, luzatzeko aukerarekin.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 620.000,00 euro, BEZa barne.

5.– Behin-behineko bermea: kontratuaren zenbatekoaren % 2.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Agiriak: 1.a puntuan adierazitakoa.

Web orria: https://expedientes.osakidetza.net/contrata/

b) Argibideak: 1.a puntuan adierazitakoa.

c) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino sei egun baliodun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: M taldea, 2 azpitaldea, C kategoria.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko urtarrilaren 22a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan eskatutakoa.

c) Aurkezteko lekua: 1.a puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, jendaurrean irekitzen denetik.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Lekua: 1.a puntuan adierazitakoa.

b) Eguna: 2007ko otsailaren 1a.

c) Ordua: 09:30.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 12a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

KOLDO OTXANDIANO GREDILLA.


Azterketa dokumentala