Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2007ko urtarrilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
65

AGINDUA, 2006ko abenduaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2006. urterako Euskadi Ikerketa Sarirako epaimahaia izendatzeko, Zientzia eta Teknologiako modalitatean.

Urriaren 17ko 208/2006 Dekretuak, jarduera zientifikoa sustatu nahirik, Euskadi Ikerketa Saria arautzen du. Dekretu horren lehen xedapen iragankorraren bitartez, aipatutako saria deitzen da, Zientzia eta Teknologia modalitatean. Dekretuak, seigarren artikuluan, esaten du:

1.– Urtero eratuko da epaimahai bat, Ikerkuntzarako Euskadi Saria, Dekretu honen 1.2 artikuluak ezarri duenaren arabera dagokion modalitatean, ebazteko.

2.– Ikerkuntzarako Euskadi Sarirako epaimahaikideak euren jardun-eremuetan izen handia dutenak izan behar dute; bost-zazpi kide izango dira, eta horietako bat epaimahaiburua izango da.

3.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Agindu baten bitartez emango da epaimahaiko kideen berri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, gutxienez, epaimahaiek epaia eman baino bost egun baliodun lehenago.

Horrenbestez, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Eranskinean azaltzen diren irakasleak 2006. urteko Euskadi Ikerketa Sariko epaimahaikide izendatzea, Zientzia eta Teknologia modalitatean.

2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

3. artikulua.– Administrazio bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

ERANSKINA

Euskadi Ikerketa Sariko epaimahaikideak (2006. urterako) Zientzia eta Teknologia modalitatean:

Manuel de León jauna

Ginés Morata jauna

Carlos Martínez Alonso jauna

Juan Lerma Gómez jauna

Juan Rodés Teixidor jauna

Luis Antonio Oro Giral jauna


Azterketa dokumentala