Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2007ko urtarrilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
63

AGINDUA, 2006ko urriaren 31koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2006-2007 ikasturterako ikastetxe pribatuen itunak ebazten dituena honako maila hauetan: B. Logse, Erdi Mailako Heziketa Zikloak, Goi Mailako Heziketa Zikloak, HB2LH eta Gizarte-Bermeko LHIK.

2004ko apirilaren 6ko Aginduaren bidez, 2004-2005 ikasturtetik aurrera hezkuntza-itunak izenpetzeko eta berritzeko deia egin zen. Dagoeneko, bi urte igaro dira agindu horren bidez deitutako ituntzea indarrean sartu zenez geroztik. Hori dela eta, 2006-2007 ikasturterako ituntzea ebazten duen agindua eman da hezkuntza-itunak izenpetu edota berritu zituzten ikastetxe pribatuentzat, irailaren 8ko 293/1987 Dekretuan agindutakoarekin bat etorriz.

Ikastetxeek aurkeztutako eskaerak aztertu eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lurralde Batzordeek hezkuntza maila ezberdinetan proposamenak aurkeztu ostean, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- 2006-2007 ikasturterako ituntzea onartzea. Hori hezkuntza-mailen arabera egingo da, eta zenbatekoa, unitate-kopurua, hizkuntza-eredua eta ituntze-araubidea zehaztuko dira, agindu honen eranskinean adierazten den moduan.

Bigarrena.- Itunpeko ikastetxeak mantentzeko abenduaren 29ko 5/2005 Dekretuan jasotako ekonomia-moduluen arabera kalkulatu dira eranskinean zehaztutako zenbatekoak (5/2005 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2006ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzekoa).

2007. urteko lehenengo bi lauhilekoei dagokienez, 2007ko ekitaldirako Aurrekontuen Legeak -onartzen den unean- ezartzen dituen ekonomia-moduluak aplikatzearen ondorioz egin beharreko doikuntzak egingo dira.

Hirugarrena.- Agindu honetan agertzen diren diru-zenbatekoak gehienez eman daitezkeenak dira, eta irakasleen eta gainerako langileen gastuak ere horien barruan sartzen dira.

AZKEN XEDAPENAK

Ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urriaren 31.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

ERANSKINA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala