137. zk., 2006ko uztailaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
3775
IRAGARKIA 127/06 administrazioarekiko auzi errekurtsoan (prozedura laburtua) interesatu direnak epatzeko dena.
Interesa izan dezaketen guztiei hau jakinarazten zaie: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian, SAE-Erizaintzako Laguntzaileen Sindikatuak 127/06 zenbakiko administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu du, prozedura laburtuaren izapideak eginez. Errekurtsoa langileen arloari buruzkoa da eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren 2006ko urtarrilaren 4ko Ebazpenaren kontrakoa. Ebazpen horren bidez ezetsi zen Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 4ko 224/2005 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, zeinak, bestalde, farmaziako laguntzaileak aldi baterako kontratatzeko zerrendaren deialdia egin baitzuen, kategoria horretan sor daitezkeen lanpostu hutsak, ordezkoak eta ebentualitateak betetzeko.
Ondorioz, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko maiatzaren 25a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea.
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.