Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2006ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3763

LEHIAKETA. Iragarkia, "Ingurune industrialaren berri eskoletan zabaltzeko kanpaina (2006-2007) kontratatzea" helburu duen kontratu administratibo berezia esleitzeko (KBN C06/4/2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Administrazio eta Berrikuntza eta Energia Sailburuordetza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C06/4/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: ingurune industrialaren berri eskoletan zabaltzeko kanpaina kontratatzea (2006-2007).

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: administrazioak hasteko agindua ematen duenetik 2007ko maiatzaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: berrogeita sei mila (46.000) euro, ondoko urtekoetan banaturik:

2006. urtea: 17.250 euro.

2007. urtea: 28.750 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: bederatziehun eta hogei (920) euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 89 31.

e) Telefaxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2006ko abuztuaren 3a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguko 7.5 klausulan zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko abuztuaren 4a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2006ko abuztuaren 11.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak. Ez.

11.– Iragarkien gastuak: kontratuaren esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 27a.

Kontratazio Zerbitzuko arduraduna,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DGUEZ.-MACAYA LAURNAGA, ez dagoenez.


Azterketa dokumentala