Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2006ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3762

LEHIAKETA. Iragarkia, "Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzurako buletinak, liburuak, aldizkariak, kutxa-liburuak eta faszikuluak koadernatzea" xede duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko (KM /2006/082 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea. Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: KM /2006/082.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzurako buletinak, liburuak, aldizkariak, kutxa-liburuak eta faszikuluak koadernatzea.

b) Loteak: kontratuaren xedea 2 lotetan banatuta dago.

I: egunkarien bizkar/planoak guaflexezkoak; aldizkarien bizkar/planoak oihalezkoak, eta bizkarra guaflexezkoa eta planoak geltexezkoak; liburuak zenbait materialezkoak; kutxa-liburuen planoak oihalezkoak eta bizkarra larruzkoa; tapak dituzten faszikuluak.

II: buletinen bizkar-planoak oihalezkoak eta bizkar/planoak guaflexezkoak; buletinen bizkarra larruzkoa eta planoak oihalezkoak.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Liburutegi Nagusia.

d) Gauzatzeko epea: 2007ko abenduaren 31 da kontratua burutzeko azken eguna.

Epe partzialak: 45 egunekoa da entregatzeko gehienezko epea, enpresa esleipendunari entregatzen zaion egunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hirurogei mila (60.000) euro, 2 lotetan banaturik.

I: hogeita sei mila (26.000) euro.

II: hogeita hamalau mila (34.000) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: 	ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: kontratazio batzorde nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010, Araba.

d) Telefonoa: 945 01 85 17.

e) Faxa: 945 01 87 04.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2006ko irailaren 1a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: (taldea, azpitaldeak eta kategoria).

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena, eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– azken urteetan, urteko guztizko negozioen zenbatekoa, gutxienez, aurrekontu altuena duen lotearen zenbatekoaren hirukoitza. Alderdi hau enpresaren azken hiru urteetako guztizko negozioen zenbatekoa hartzen duen erantzukizunpeko aitorpena eginez egiaztatuko da, urteka banakatuta.

– Kontratuaren helburuaren antzeko hiru lan egin izana gutxienez urteko, azken hiru urteetan. Alderdi hori enpresak azken hiru urteotan egindako antzeko negozioen zerrenda jasoko duen erantzukizuneko adierazpen baten bitartez egiaztatuko da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko irailaren 4a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010, Araba.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez.

f) Eskaintzak aurkezteko deia zenbat enpresari (gehienez eta gutxienez) egingo zaien (prozedura mugatua).

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010, Araba.

d) Eguna: 2006ko irailaren 11.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak. Hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05).

12.– Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera iragarkia bidali zen eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 26a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MUGICA.


Azterketa dokumentala