Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2006ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3761

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espediente baten gainean burututako 384/06 prozeduraren ondoriozkoa.

Ni Lourdes Prado Cabrero, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile naizen aldetik, honako hau

JAKINARAZTEN DUT:

Epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko jabari-espediente baten gainean burututako 384/06 prozedura bideratu dela, Matias Pablo Diaz de Garayo Gonzalez de Mendiguchía jaunak eskatuta, finka honen inguruan:

* Landa-finka.– Lehorreko zereala. Zabaletako (Munain, Donemillaga) kontzentrazio planoan hiru zenbakiko finka da. Iparraldetik Eugenia González de Mendiguchía du, lau zenbakiko finka; hegoaldetik Valentín González de Mendiguchía, bi zenbakiko finka; ekialdetik, mendi-bidea; eta mendebaldetik, Valentín Lesaga, sei zenbakiko finka.– Azalera: hogeita hamabi area eta berrogeita bat zentiarea.– Zatiezina. l. inskripzioa, 11.803 finka, 110 liburuko 141. folioa (Donemillaga).

Ediktu honen bidez eta gaur emandako probidentziaren indarrez, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko maiatzaren 19a.

EPAILE MAGISTRATUA.


Azterketa dokumentala