Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2006ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
3757

IRAGARKIA, 245/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazteko dena.

Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 47.1 artikuluak agindutakoa betez, jakitera ematen da jarraian zehazten den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:

Errekurtsoaren zenbakia: 245/06.

Sekzioa: 2.

Aurkezte-eguna: 2006-03-09.

Errekurtsogilea: Euskadiko Langile Komisioak sindikatu-konfederazioa.

Inpugnatutako jarduna burutu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Inpugnatutako jarduera: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren 2005eko otsailaren 21eko Agindua (EHAAko 68 zk., 2005-04-12), Justizia Administrazioko auzitegiko medikuen, ofizialen, laguntzaileen eta agenteen lanpostu hutsak betetzeko bitarteko funtzionarioak hautatu, proposatu eta izendatzeari buruzkoa den 2003ko azaroaren 20ko Agindua aldatzen duena.

Bilbao, 2006ko martxoaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala