Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2006ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3756

AGINDUA, 2006ko uztailaren 5ekoa, Kultura sailburuarena, euskal liburuen itzulpenarekin zerikusia duten ekintzetarako laguntzak emateko modua arautzen duena.

Arte eta kultura mailako jarduerak eta horien hedapena Kultura Sailaren eskumenak dira, ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuari jarraiki; dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu. Zeregin horiek Kultura Sailaren baitan ezartzen dira eta sail horren egitura organikoa finkatzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren bitartez, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen zaizkio.

Azken urteotan euskal liburuek lortu duten kalitatea kontuan izanik, eta esleitu zaizkion zereginak betez, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren ustez, funtsezkoa da berezko hizkuntza duten beste herrialdeetan ere euskal egileek euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako lanak irakurtzeko aukera izatea, eta hartara, gure produkzio bibliografikoa Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo ezagutaraztea.

Horrela, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egoki iritzi dio itzulpen literarioa sustatzeko bidea zehazteari, eta horretarako, laguntza-ildo berriak sortu ditu, hainbat jarduerari laguntzak emanez, hala nola, prestakuntza-jarduerak egitea eta itzulitako lanak nazioartean bultzatzea, betiere nazioarteko merkatuetan gure literatura indartuko duten ekimenei babesa emateko asmoz.

Aurreko guztia kontuan izanda, honako hau

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea honako hau da: 2006ko ekitaldian burutzen edo hasten diren, eta hurrengo artikuluan aurreikusten diren, itzulpen-jardueretarako laguntzak emateko baldintzak arautzea.

2. artikulua.– Modalitateak eta baliabide ekonomikoak.

1.– Agindu honetan jasotzen diren diru-laguntzak finantzatzeko 125.000,00 euro gordeko dira, diruz lagun daitezkeen honako jarduera-eremu edo modalitate hauen arabera banatuta:

a) Euskaraz idatzitako jatorrizko literatura-lanak eta Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren egileen gaztelaniazko literatura-lanak beste hizkuntzetara itzultzea, 82.000,00 euroko zuzkidura izango duena.

b) Nazioarteko merkatuetan itzulpen-eskubideak saltzera bideratutako literatura-lanen laginen itzulpenak, 17.000,00 euroko zuzkidura izango duena.

c) Literatura-itzulpenaren eremuan, prestakuntza-jarduerak antolatzea, horretarako 20.000,00 euro aurreikusita.

d) Jadanik itzulita dauden literatura-lanak nazioartean ezagutaraztea bidaia-poltsen bitartez, horretarako 6.000,00 euro aurreikusita.

2.– Modalitate bakoitzean zehaztutako diru kopuruak direnak direla, eskaerarik ez dagoelako edo baldintzak betetzen ez dituztelako, edo aurkeztutako eskaerek behar adina kalitate-maila ez dutelako, modalitateren batean erabakitako diru kopuru guztia baliatzen ez bada, Kalifikazio Batzordeak honako hau proposa dezake: sortutako soberakina beste modalitateren bateko diru kopuruari gehitzea. Eragiketa hori egiteko, soberakina izan duen eremuaren edo modalitatearen prozedurak aldez aurretik ebatzia egon beharko du, eta soberakina jasoko duen modalitatearen prozedurak, aldiz, ebatzi gabe.

3. artikulua.– Onuradunak.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak emandako diru-laguntzak edo laguntzak lortzeko legeak ezarritako baldintza orokorrak betetzen direla frogatu beharko da, baita agindu honetan aurreikusitako modalitate bakoitzerako eskatutako baldintza espezifikoak ere.

Betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

2.– Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzeko ezinbesteko baldintza izango da pertsona eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik sexuaren ziozko bereizkeriagatik, ezta deialdi honetara aurkezteko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen indarrez jarritako isunen ondorioz.

4. artikulua.– Eskaerak aurkeztea eta epeak.

1.– Eskatzaile guztiek eskaera-fitxa bete beharko dute, eta gainerako dokumentazioa erantsi beharko diote fitxari. Eskaera-fitxa ez da berdina modalitate guztietan, beraz, diru-laguntza eskatzen den proiektuari dagokion modalitatearen fitxa bete behar da:

– Literatura-lanak itzultzea: I. eranskina.

– Laginak itzultzea: II. eranskina.

– Prestakuntza-jarduerak: III. eranskina.

– Nazioartean ezagutaraztea: IV. eranskina.

Eskaera eta dokumentazio guztiak Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari bidali behar zaizkio, organo kudeatzailean aurkeztuta, lurralde historiko bakoitzeko Kulturako lurralde-zerbitzuetan edota azaroaren 26ko 30/1992 Legean ¯Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena¯ aurreikusitako bideen bitartez.

2.– Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da modalitate guztietan, agindu hau indarrean jartzen den egunetik hasita.

5. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

6. artikulua.– Aurkeztutako eskaeran egindako hutsen zuzenketa.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak hutsen bat edo gabeziaren bat atzematen badu aurkeztutako eskaeran, interesatuari jakinaraziko dio hamar eguneko epean akatsa zuzen dezan edo behar diren dokumentuak aurkez ditzan, eta hori egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko da, horretarako emango den ebazpenaren bidez.

7. artikulua.– Kalifikazio Batzordea.

1.– Deitutako hainbat prozeduratan aurkezten diren eskaerak ebaluatzeko eta hautatzeko, prozedura bakoitzerako ezarritako balorazio-irizpideak eta kuantifikazio-irizpideak aplikatuta, Kalifikazio Batzordea osatuko da. Batzorde horrek ebazpen-proposamenak egingo dizkio Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari.

2.– Kalifikazio Batzordea honako hauek osatuko dute:

- Kultura Sustatzeko zuzendariak, edo berak izendatutako norbaitek; batzordeburua izango da eta, kalitatezko botoa duenez, azken hitza izango du boto-berdinketa gertatuz gero.

- Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzako bi funtzionariok, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak izendatuko dituenak; bietako bat Batzordeko idazkaria izango da.

3.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen –Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena– 29. artikuluan jasotako eskumenak edozein interesatuk baliatze aldera, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da Batzorde horren osaera, Batzordearen lehenengo bilera egin aurretik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.

8. artikulua.– Ebazpena eta jakinarazpena.

1.– Kalifikazio Batzordeak egindako proposamena ikusi ondoren, deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko prozedurak ebatziko ditu Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak.

2.– Hartzen den ebazpena gehienez sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie interesatuei, deialdiaren agindu hau indarrean hasten den egunetik kontatzen hasita.

3.– Adierazitako epea igaro eta ebazpena jakinarazi ez bada, eskaerak ukatutzat jo ditzakete interesatuek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako. Nolanahi ere, Administrazioa behartuta dago espresuki ebaztera.

4.– Publizitate-printzipioa betetzeko, eta interesatuei espresuki eta banan-banan ere jakinarazita, deituriko prozedura guzti-guztiak ebatzi ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, agindu honi dagozkion laguntzen onuradun izango diren lagunen eta entitateen izenekin, emandako diru-laguntzen zenbatekoak eta xedea adierazita.

9. artikulua.– Betebeharrak.

Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek honako betebehar hauek dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza ematearen jakinarazpena jasotzen den egunetik hasi eta hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek espresuki eta idatziz diru-laguntzari uko egiten ez badiote, onartutzat joko da.

b) Organo Kudeatzaileari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari aurkeztu beharko diote, euren funtzioak betez deialdi honen ondorioz jasotako diru-laguntzei dagokienez eskatzen den informazio oro.

c) Diru-laguntzari eman zaion xede horretarako erabiltzea.

d) Modalitate bakoitzean zehazturiko betebehar espezifikoak.

10. artikulua.– Ez betetzeak.

1.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko 1/1997 Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko Legegintza Dekretuaren 53.1 artikuluaren arabera, honako hauek hartuko dira ez betetzetzat:

a) Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, kasuak kasu, diru-laguntza emateko ekitaldian ezarritakoak ez betetzea.

c) Hala badagokio, diru-laguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epean.

d) Oro har, beste edozein xedapenetan ezarritako eta nahitaez bete beharreko betebehar oro.

2.– Goiko kasuetakoren bat gertatzen dela egiaztatuz gero, jasotako diru guztia eta horri dagozkion legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan adierazitakoa betez eta horretarako ezartzen den prozedurari jarraituz.

II. KAPITULUA
ITZULPEN LAGUNTZAK

11. artikulua.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

1.– Kapitulu honetan aipatzen diren laguntzak jaso ditzakete honako hauek:

a) Euskaraz idatzitako jatorrizko literatura-lanetatik beste hizkuntzetarako itzulpenek.

b) Agindu hau argitaratu baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoan jaio diren edo administrazio-egoitza bertan duten egileen gaztelaniazko jatorrizko literatura-lanak euskara ez den beste hizkuntzetarako itzulpenek.

2.– Laguntza horiek eskatzeko, eskaera egiten den urte berean sinatu behar da itzulitako obra argitaratzeko kontratua, betiere eskaera aurkezteko epea amaitu aurretik.

12. artikulua.– Onuradunak.

Modalitate honetako laguntzak jasotzeko aukera izango dute deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten argitaletxe guztiek eta beren gizarte xedeen markoaren barruan argitalpen-lanak egiten dituzten irabazteko asmorik gabeko entitateek, betiere baldintzak betetzen dituztela behar bezala egiaztatzen badute, eranskinean eskaturiko dokumentazioa aurkeztuta.

13. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

Itzulpenaren zenbatekoaren % 100 artekoa izan daiteke diru-laguntza, itzultzailearekin egindako kontratuan ezarritako prezioaren arabera.

Beste erakunde publikoren edo pribaturen batek emandako diru-laguntzak eta laguntza mota hau bateraezinak izango dira, helburu bera betetzeko badira.

14. artikulua.– Hautatzeko eta kuantifikatzeko irizpideak.

1.– Diru-laguntzak eta horien zenbatekoak zehazterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Jatorrizko lanaren kultura-arloko interesa eta lanak berez duen interesa, baita proposatutako itzulpenarena ere. Gehienez: % 40.

b) Eskaera egin duen argitaletxearen katalogoa eta ibilbidea. Argitaletxe eskatzailearen zabaltze-gaitasuna. Gehienez: % 30.

c) Proposatzen den argitalpenaren ezaugarri teknikoak, ale kopurua eta aurrekontua. Gehienez: % 30.

2.– Balorazio-baremotik gutxienez % 50eko puntuazioa lortzen ez duten proiektuak baztertuta geratuko dira eta ezin izango dira hautatutako proiektuetan barne hartu.

3.– Diru-laguntzen kopurua zehazteko irizpide proportzionala erabiliko da. Modalitate bakoitzaren baliabide ekonomikoak banatuko dira aurreko atalean ezarritako puntuazio minimoa lortzen duten proiektuen artean, betiere lortzen duten puntuazioaren proportzioaren arabera.

15. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Erakunde onuradunek betebehar orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

a) Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa espresuki adieraztea, emandako laguntzei esker argitaratu diren aleetan eta lana argitaratzen den hizkuntzan, baita lana zabaltzean ere.

b) Argitaratutako lanaren 10 ale ematea Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari.

16. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

1.– Ordainketa bakar baten bidez ordainduko da diru-laguntza, baina aurretik agindu honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatu beharko da, 2007ko abenduaren 15a baino lehen.

2.– Justifikatzeko, honako hauek aurkeztu behar dira:

a) Itzulpenaren kostua itzultzaileari ordaindu izanaren ziurtagiria.

b) Itzulitako lanaren 10 ale.

III. KAPITULUA
NAZIOARTEKO MERKATUETAN ITZULPEN-

ESKUBIDEAK SALTZEKO LITERATURA-LANEN

LAGINEN ITZULPENETARAKO LAGUNTZAK

17. artikulua.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Kapitulu honetan aipatzen diren laguntzak jaso ditzakete honako hauek: nazioarteko merkatuetan itzulpen-eskubideak saltzera bideratutako literatura-lanen laginen itzulpenek. Modalitate honetan aipatzen diren literatura-lanak agindu honetako 11.1. artikuluan zehaztutakoak dira.

18. artikulua.– Onuradunak.

Modalitate honetako laguntzak jasotzeko aukera izango dute deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten argitaletxe guztiek eta literaturarekin zerikusia duten elkarte profesionalek, betiere baldintzak betetzen dituztela behar bezala egiaztatzen badute, dagokion eranskinean eskaturiko dokumentazioa aurkeztuta.

19. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

Itzulpenaren zenbatekoaren % 100 artekoa izan daiteke diru-laguntza, itzultzailearekin egindako kontratuan ezarritako prezioaren arabera.

Beste erakunde publikoren edo pribaturen batek emandako diru-laguntzak eta laguntza mota hau bateraezinak izango dira, helburu bera betetzeko badira.

20. artikulua.– Hautapena eta balorazioa egiteko irizpideak.

1.– Diru-laguntzak eta horien zenbatekoak zehazterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Jatorrizko lanaren kultura-arloko interesa eta lanak berez duen interesa, baita proposatutako itzulpenarena ere. Gehienez: % 40.

b) Itzulpen-eskubideak salduko diren nazioarteko merkatuaren garrantzia. Gehienez: % 40.

c) Itzultzailearen ibilbide profesionala. Gehienez:

% 20.

2.– Balorazio-baremotik gutxienez % 50eko puntuazioa lortzen ez duten proiektuak baztertuta geratuko dira eta ezin izango dira hautatutako proiektuetan barne hartu.

3.– Diru-laguntzen kopurua zehazteko irizpide proportzionala erabiliko da. Modalitate bakoitzaren baliabide ekonomikoak banatuko dira aurreko atalean ezarritako puntuazio minimoa lortzen duten proiektuen artean, betiere lortzen duten puntuazioaren proportzioaren arabera.

21. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Erakunde onuradunek betebehar orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

a) Jatorrizko lanaren ale bat ematea Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari.

b) Diruz lagunduko jardueraren inguruan argitaratzen diren katalogo, programa, iragarki-kartel eta gainerako promozio-euskarrietan argi agertu beharko da Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak babesten duela.

22. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

1.– Ordainketa bakar baten bidez ordainduko da diru-laguntza, baina aurretik agindu honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatu beharko da, 2007ko martxoaren 31 baino lehen.

2.– Justifikatzeko, honako hauek aurkeztu behar dira:

a) Itzulitako lanaren ale bat.

b) Itzulpenaren kostua itzultzaileari ordaindu izanaren ziurtagiria.

IV. KAPITULUA
LITERATURA ITZULPENAREN EREMUAN,

PRESTAKUNTZA JARDUERETARAKO LAGUNTZAK

23. artikulua.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Literatura-lanen itzultzaile profesionalei zuzenduta, 2006ko ekitaldian burutuko diren prestakuntzako jarduerak, ikastaroak edo mintegiak antolatzera eta garatzera bideratuko dira mota honetan barne hartutako laguntzak.

24. artikulua.– Onuradunak.

Modalitate honetako laguntzak jasotzeko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza edo helbidea duten pertsona fisikoek edo pertsona juridiko pribatuek, betiere deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela behar bezala egiaztatzen badute, laguntza-modalitate honi dagokion eranskinean eskaturiko dokumentazioa aurkeztuta.

25. artikulua.– Hautatzeko irizpideak.

1.– Eman beharreko laguntzen zenbatekoak baloratzeko eta erabakitzeko, honako irizpide hauek izango dira kontuan:

a) Aurkeztutako programaren interesa eta kalitatea, proposatu diren helburuei eta edukiei dagokienez, eta metodologia didaktikoari eta antolaketari dagokionez. Gehienez % 45.

b) Irakasle taldearen ibilbide profesionala eta erakunde eskatzailearen esperientzia horrelako programekin. Gehienez % 30.

c) Proiektuaren autofinantzazio-maila, aurkeztutako aurrekontuaren eta tartean sartutako baliabideen egokitasuna, batik bat, aintzat hartuta. Gehienez % 25.

2.– Balorazio-baremotik gutxienez % 50eko puntuazioa lortzen ez duten proiektuak baztertuta geratuko dira eta ezin izango dira hautatutako proiektuetan barne hartu.

3.– Diru-laguntzen kopurua zehazteko irizpide proportzionala erabiliko da. Modalitate bakoitzaren baliabide ekonomikoak banatuko dira aurreko atalean ezarritako puntuazio minimoa lortzen duten proiektuen artean, betiere lortzen duten puntuazioaren proportzioaren arabera.

26. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa eta mugak.

1.– Diru-laguntza eskaeraren xede diren jarduerak gauzatzeko onartutako gastu-aurrekontuaren % 70 artekoa izan daiteke diru-laguntza.

2.– Modalitate honetako diru-laguntzak eta beste entitate publiko nahiz pribatuek helburu berberaz emandakoak bateragarriak izango dira, betiere diruz lagundutako jarduera edo programa gainfinantzatu gabe; kasu horretan, bidezkoa izango da diru-laguntza ez ordaintzea edo gainfinantzatutako zenbatekoa itzultzeko eskatzea, kasuak kasu.

27. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

1.– Emandako diru-laguntza honela ordainduko da:

a) Ebazpena jakinarazten denean % 75eko lehen ordainketa, betiere 9.a artikuluan ezarritako epea igaro eta uko-egiterik izan ez bada.

b) Agindu honetan adierazitako baldintzak betetzen direla justifikatu ostean, gainerako % 25a.

2.– Diruz lagundutako jardueraren amaiera-dataren segidako hiru hilabeteen barruan aurkeztu behar da justifikazioa, eta nolanahi ere, 2007ko martxoaren 31 baino lehen; honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Burututako jardueraren memoria: garapena eta ebaluazioa.

b) Diruz lagundutako jarduerari dagozkion diru-sarrera eta gastu guztien frogagiriak (originalak edo fotokopia konpultsatuak), aurkeztutako aurrekontuaren arabera, betiere 2006. urteko ekitaldiari dagozkionak.

c) Frogagiri horietan adierazitako diru-sarrerak eta gastuak eragin dituzten kontzeptuak azaltzen eta zehazten dituen zerrenda.

d) 2007. urteko urtarrilaren 1a baino beranduago aurkezten bada justifikatzeko dokumentazioa, eta diru-laguntza eman zenetik hiru hilabete baino gehiago igaro badira, honako hauek ere aurkeztu beharko dira: onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzen duten agiriak.

V. KAPITULUA
JADANIK ITZULITA DAUDEN LITERATURA LANAK NAZIOARTEAN EZAGUTARAZTEKO

LAGUNTZAK

28. artikulua.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Itzulitako literatura-lana nazioartean ezagutarazteko egileak egindako jarduerek kapitulu honetako diru-laguntzak jaso ditzakete, baldin eta euskaraz idatzitako jatorrizko lana beste hizkuntzetara itzulia izan bada, edo gaztelaniaz idatzitako jatorrizko lana euskara ez den beste hizkuntzetara itzulia izan bada. Azkeneko kasu horretan, egileak Euskal Autonomia Erkidegoan jaioa edo administrazio-egoitza bertan duena izan behar du, agindu hau argitaratu baino lehen.

29. artikulua.– Onuradunak.

Modalitate honetako laguntzak jasotzeko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza edo helbidea duten pertsona fisikoek edo pertsona juridiko pribatuek, betiere deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela behar bezala egiaztatzen badute, laguntza-modalitate honi dagokion eranskinean eskaturiko dokumentazioa aurkeztuta.

30. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

1.– Modalitate honetan, laguntzak bidaia-poltsak izango dira; poltsa horien helburua honako hau izango da: itzulitako lana nazioartean ezagutarazteko, egileak egindako bidaien gastuak eta bidaietako ostatu-gastuak estaltzea, betiere bostehun (500,00) euroko mugarekin.

2.– Ebazpena ematen den unean esleituko zaizkie eskatzaileei kopuru zehatzak, betiere horretarako eskaera epe barruan egin eta laguntzak lortzeko baldintzak betetzen badituzte. 1. paragrafoan agertzen den gehieneko kopurua esleituko zaie eskatzaileei. Hala ere, gehieneko zuzkidura ez bada nahikoa eskatzaile guztiei erantzuteko, onuradun guztien artean hainbanatuko da diru kopurua.

3.– Modalitate honetako diru-laguntzak eta beste entitate publiko nahiz pribatuek helburu berberaz emandakoak bateragarriak izango dira, betiere diruz lagundutako jarduera edo programa gainfinantzatu gabe; kasu horretan, bidezkoa izango da diru-laguntza ez ordaintzea edo gainfinantzatutako zenbatekoa itzultzeko eskatzea, kasuak kasu.

31. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Bidaia-poltsen kontzeptupean emandako laguntzak ordainketa bakar baten bidez ordainduko dira, 32. artikuluan xedatutakoaren arabera gauzatutako jarduera burutu eta behar bezala justifikatu ondoren.

32. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa.

Bidaia-poltsei dagozkien diru-laguntzen onuradunek bi hilabeteko epea izango dute, diruz lagundutako jarduera amaitu ostean, eta betiere 2007ko urtarrilaren 31 baino lehen, honako hauek aurkezteko:

a) Diruz lagundutako ekitaldian garatutako jarduerak azaltzen dituen memoria eta emandako laguntzaren balorazioa.

b) Ekitaldian parte hartzeagatik izandako bidaia-gastuak eta ostatu-gastuak frogatzen dituzten faktura originalak edo horien fotokopia konpultsatuak.

c) Diruz lagundutako jardueraren ondorioz sortutako katalogoen, egitarauen, kartelen, argazkien eta gainerako material grafikoaren edo soinudunaren aleak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa espresuki agertzen delarik.

d) Jarduerak eragindako beste edozein diru-sarreraren adierazpena.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Kultura Sailaren beste laguntza-programetarako erabilitako diru kopurutik dirua soberan geratzen bada, I. kapituluko 2. artikuluan adierazitako diru kopuruak alda daitezke, eskatutako diru-laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta. Kopuru hori aldatzea edo ez aldatzea diru-laguntzei buruzko ebazpena hartu aurretik erabakiko da. Horrelakorik gertatuz gero, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bitartez emango da aditzera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Kultura sailburuari, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio bereko salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina Agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko uztailaren 5a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

I. ERANSKINA / ANEXO I

DIRU-LAGUNTZAREN ESKABIDEA/SOLICITUD SUBVENCIÓN
LITERATUR LANEN ITZULPENERAKO LAGUNTZAK / AYUDAS A LA TRADUCCIÓN DE OBRAS LITERARIAS

ESKATZAILEAREN DATUAK / DATOS DEL SOLICITANTE

Pertsona juridikoaren izendapena / Denominación de la persona jurídica:		

	

IFK/CIF:	

Helbidea/Dirección: 	

Posta-kodea / Código postal:

Tel.:

Web orria / Página web: 	

ENTITATE ESKATZAILEAK EKARRI BEHARREKO 	DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR LA ENTIDAD SOLICITANTE

DOKUMENTAZIOA		

1.– ENTITATEARI DAGOKIONA.	1.– RELATIVA A LA ENTIDAD.	

n Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta 	 n Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica así como

betetzen duen ordezkapen-maila kreditatzeko agiria.	 acreditación del poder de representación que ejerza.	

n Eratze-eskritura eta entitatearen estatutuak.	n Escritura de constitución y de los estatutos de la entidad.	

n IFKren fotokopia.	 n Fotocopia del CIF	

n Bere kasuan, aurreko ataletan eskatutako agirien ordezko aitorpena.	 n En su caso, Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados anteriores.	

n Zergak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.	n Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias.	

n Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.	 n Certificación acreditativa de hallarse al corriente en los pagos con la Seguridad Social.	

n Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotearen 	 n Acreditación de alta en el Impuesto de Actividades Económicas (IAE) en	 ziurtagiria, jarduerari dagokion epigrafean.	 epígrafe correspondiente a la actividad.	

	

n Pertsona eskatzaileak sinatutako zinpeko adierazpena, egiaztatzen 	 n Declaración jurada suscrita por la persona solicitante de que la entidad no se

duena erakundeak ez duela zigor administratibo edo penalik sexuaren 	 encuentra sancionada administrativa o penalmente por incurrir en

ziozko bereizkeriagatik, ezta deialdi honetara aurkeztuko debekurik 	 discriminación por razón de sexo ni sancionada en virtud de la Ley para

ere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen indarrez 	 la Igualdad de Mujeres y Hombres.	

jarritako isunen ondorioz.		

2.– PROIEKTUARI DAGOKIONA.	2.– RELATIVA AL PROYECTO.	

n Itzultzeko den jatorrizko lanaren ale bat.	n Un ejemplar de la obra original a traducir.	

n Egile-eskubideak dituen titularraren adostasuna edo lana jabari 	 n Documentación acreditativa de la conformidad del titular del derecho de

publikoko erregimenean dagoela egiaztatzen duen agiria.	 autor o justificación de encontrarse la obra en régimen de dominio público.	

n Editorearen eta itzultzailearen arteko kontratuaren fotokopia 	 n Fotocopia compulsada del contrato entre el editor y el currículo del traductor.

konpultsatua, eta itzultzailearen curriculum-a.	 	

n Egilearen errolda-agiria jatorrizko lana gaztelerazkoa denean.	 n Certificado de empadronamiento del autor de la obra original para obras en castellano.	

n Proposatzen den argitalpenaren zehaztasun teknikoak zehazten 	 n Memoria que especifique las características técnicas de la edición que

dituen memoria.	 se propone.	

n Koedizioa izanez gero, koeditoreei buruz aurkeztu beharreko datuak 	 n En caso de coedición deberán aportarse respecto a los coeditares los mismos 	

eskatzaileari eskatzen zaizkion datu berberak izango dira.	 datos exigidos al solicitante.

n Lana argitaratuko den argitaletxearen katalogoa.	n Catálogo de la editorial donde se quiere publicar la obra.	

n Konpromisoa, itzulitako lana 2007ko abenduaren 15aren aurretik 	 n Compromiso de publicación de la obra traducida antes del 15 de diciembre

argitaratzekoa.	 de 2007.	

n Kredituen orrian lanak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza 	 n Compromiso de que se hará constar en la página de créditos la colaboración del

izan duela jasoko duen konpromisoa.	 Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.	

……………………………………(e)n, 2006ko …………....………ren …………(e)(a)n.
En ……………………………..…………..., a …… de ………………………de 2006.
Sinadura/Firma

Eskabide honetan bildutako datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari lotutako fitxategi batean sartu eta bertan tratatuko direla jakinarazten dizu Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak.

Nahi izanez gero, legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, deuseztapen eta aurkakotasun eskubideak erabil ditzakezu; horretarako, idazki bat bidali beharko diozu fitxategiaren ardura duen Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzari (Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).

La Dirección de Creación y Difusión Cultural del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, le informa que los datos personales contenidos en la presente solicitud van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.

Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Creación y Difusión Cultural responsables de dicho fichero, calle Donostia-San Sebastián, n.º 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

II. ERANSKINA / ANEXO II

DIRU-LAGUNTZAREN ESKABIDEA / SOLICITUD SUBVENCIÓN
NAZIOARTEKO MERKATUETAN ITZULPEN-ESKUBIDEAK SALTZEKO LITERATURA-LANEN

LAGINEN ITZULPENERAKO LAGUNTZAK / AYUDAS A LA TRADUCCIÓN DE MUESTRAS DIRIGIDAS A LA VENTA DE DERECHOS DE TRADUCCIÓN EN MERCADOS INTERNACIONALES

ESKATZAILEAREN DATUAK / DATOS DEL SOLICITANTE

Pertsona juridikoaren izendapena / Denominación de la persona jurídica: 	

	

IFK/CIF:	

Helbidea/Dirección:	

Posta-kodea / Código postal:

Tel.:

Web orria / Página web:	

	

ENTITATE ESKATZAILEAK EKARRI BEHARREKO 	DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR LA ENTIDAD SOLICITANTE

DOKUMENTAZIOA		

1.– ENTITATEARI DAGOKIONA.	1.– RELATIVA A LA ENTIDAD.	

n Eratze-eskritura eta entitatearen estatutuak.	n Escritura de constitución y de los estatutos de la entidad.	

n Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta 	 n Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica así

betetzen duen ordezkapen-maila kreditatzeko agiria.	 como acreditación del poder de representación que ejerza.	

n IFKren fotokopia.	 n Fotocopia del CIF.	

n Bere kasuan, aurreko ataletan eskatutako agirien ordezko aitorpena.	 n En su caso, Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados anteriores.	

n Zergak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.	n Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias.	

n Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.	 n Certificación acreditativa de hallarse al corriente en los pagos con la Seguridad Social.	

n Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotearen 	 n Acreditación de alta en el Impuesto de Actividades Económicas (IAE)

ziurtagiria, jarduerari dagokion epigrafean.		 	 en epígrafe correspondiente a la actividad.	

n Pertsona eskatzaileak sinatutako zinpeko adierazpena, egiaztatzen 	 n Declaración jurada suscrita por la persona solicitante de que la entidad

duena erakundeak ez duela zigor administratibo edo penalik sexuaren 	 no se encuentra sancionada administrativa o penalmente por incurrir

ziozko bereizkeriagatik, ezta deialdi honetara aurkeztuko debekurik 	 en discriminación por razón de sexo ni sancionada en virtud de la Ley para

ere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen indarrez 	 la Igualdad de Mujeres y Hombres.

jarritako isunen ondorioz.		 	

2.– PROIEKTUARI DAGOKIONA.	2.– RELATIVA AL PROYECTO.	

n Itzultzeko den jatorrizko lanaren ale bat.	n Un ejemplar de la obra original a traducir.	

n Aurkezturiko proiektuaren memoria zehatza.	n Memoria detallada del proyecto presentado.	

n Egile-eskubideak dituen titularraren adostasuna edo lana jabari 	 n Documentación acreditativa de la conformidad del titular del derecho de autor

publikoko erregimenean dagoela egiaztatzen duen agiria.	 o justificación de encontrarse la obra en régimen de dominio público.	

n Itzultzailearen curriculum-a.	n Currículum del traductor.	

n Egilearen errolda-agiria jatorrizko lana gaztelerazkoa denean.	 n Certificado de empadronamiento del autor de la obra original para obras en castellano.	

……………………………………(e)n, 2006ko …………....………ren …………(e)(a)n.
En ……………………………..…………..., a …… de ………………………de 2006.
Sinadura/Firma

Eskabide honetan bildutako datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari lotutako fitxategi batean sartu eta bertan tratatuko direla jakinarazten dizu Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak.

Nahi izanez gero, legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, deuseztapen eta aurkakotasun eskubideak erabil ditzakezu; horretarako, idazki bat bidali beharko diozu fitxategiaren ardura duen Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzari (Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).

La Dirección de Creación y Difusión Cultural del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, le informa que los datos personales contenidos en la presente solicitud van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.

Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Creación y Difusión Cultural responsables de dicho fichero, calle Donostia-San Sebastián, n.º 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

III. ERANSKINA / ANEXO III

DIRU-LAGUNTZAREN ESKABIDEA / SOLICITUD SUBVENCIÓN
LITERATUR ITZULPENAREN EREMUKO PRESTAKUNTZA-JARDUERETARAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A ACTIVIDADES DE FORMACIÓN EN EL ÁMBITO DE LA TRADUCCIÓN LITERARIA

ESKATZAILEAREN DATUAK / DATOS DEL SOLICITANTE

Pertsona fisiko edo juridikoaren izendapena / Denominación de la persona física o jurídica:	

	

NAN edo IFK / DNI o CIF:	

Helbidea/Dirección: 	

Posta-kodea / Código postal:

Tel.:

Web orria / Página web: 	

	

PERTSONA/ENTITATE ESKATZAILEAK EKARRI BEHARREKO 	 DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR LA PERSONA/ENTIDAD

DOKUMENTAZIOA	SOLICITANTE	

			

1.– PERTSONA/ENTITATEARI DAGOKIONA.	1.– RELATIVA A LA PERSONALIDAD/ENTIDAD.	

A) Pertsona fisikoa izanez gero:	A) Cuando se trate de personas físicas:	

n NANaren fotokopia.	 n Fotocopia del DNI.	

B) Pertsona juridikoa izanez gero:	B) Cuando se trate de personas jurídicas:	

n Eratze-eskritura eta entitatearen estatutuak.	n Escritura de constitución y de los estatutos de la entidad.	

n Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia 	 n Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica así

eta betetzen duen ordezkapen-maila kreditatzeko agiria.	 como acreditación del poder de representación que ejerza.	

n IFKren fotokopia.	 n Fotocopia del NIF.	

C) Pertsona fisikoek nahiz juridikoek:	C) Tanto para personas físicas como jurídicas:	

n Bere kasuan, 1A eta 1B ataletan eskatutako agirien ordezko aitorpena.	 n En su caso, Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados 1A y 1B.	

n Zergak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.	n Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias.	

n Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.	 n Certificación acreditativa de hallarse al corriente en los pagos con la Seguridad Social.	

n Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotearen 	 n Acreditación de alta en el Impuesto de Actividades Económicas

ziurtagiria, jarduerari dagokion epigrafean.	 (IAE) en epígrafe correspondiente a la actividad.	

n Pertsona eskatzaileak sinatutako zinpeko adierazpena, egiaztatzen 	 n Declaración jurada suscrita por la persona solicitante de que la entidad no se

duena erakundeak ez duela zigor administratibo edo penalik sexuaren 	 encuentra sancionada administrativa o penalmente por incurrir en

ziozko bereizkeriagatik, ezta deialdi honetara aurkeztuko debekurik 	 discriminación por razón de sexo ni sancionada en virtud de la Ley para

ere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen indarrez	 la Igualdad de Mujeres y Hombres.

jarritako isunen ondorioz.		 	

2.– PROIEKTUARI DAGOKIONA	2.– RELATIVA AL PROYECTO	

n Aurkezturiko proiektuaren memoria zehatza.	n Memoria detallada del proyecto presentado.	

n 2005. urtean garatutako prestakuntza-ekintzen memoria.	 n Memoria de la actividad de formación desarrollada durante el año 2005.	

n Proiektuaren aurrekontua.	 n Presupuesto del proyecto.	

n Bere kasuan, xede berdinaz eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda.	 n En su caso, relación de otras solicitudes de subvención para el mismo objeto.	

……………………………………(e)n, 2006ko …………....………ren …………(e)(a)n.
En ……………………………..…………..., a …… de ………………………de 2006.
Sinadura/Firma

Eskabide honetan bildutako datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari lotutako fitxategi batean sartu eta bertan tratatuko direla jakinarazten dizu Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak.

Nahi izanez gero, legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, deuseztapen eta aurkakotasun eskubideak erabil ditzakezu; horretarako, idazki bat bidali beharko diozu fitxategiaren ardura duen Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzari (Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).

La Dirección de Creación y Difusión Cultural del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, le informa que los datos personales contenidos en la presente solicitud van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.

Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Creación y Difusión Cultural responsables de dicho fichero, calle Donostia-San Sebastián, n.º 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

IV. ERANSKINA / ANEXO IV

DIRU-LAGUNTZAREN ESKABIDEA/SOLICITUD SUBVENCIÓN
JADANIK ITZULITA DAUDEN LITERATUR LANAK NAZIOARTEAN EZAGUTARAZTEKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA PROMOCIÓN INTERNACIONAL DE OBRAS LITERARIAS YA TRADUCIDAS

ESKATZAILEAREN DATUAK / DATOS DEL SOLICITANTE

Pertsona fisiko edo juridikoaren izendapena / Denominación de la persona física o jurídica: 	

	

NAN edo IFK / DNI o CIF: 	

Helbidea/Dirección:	

Posta- kodea / Código postal:

Tel.:

Web orria / Página web: 	

	

PERTSONA/ENTITATE ESKATZAILEAK EKARRI BEHARREKO 	 DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR LA PERSONA/ENTIDAD

DOKUMENTAZIOA	SOLICITANTE	

			

1.– PERTSONA/ENTITATEARI DAGOKIONA.	1.– RELATIVA A LA PERSONALIDAD.	

A) Pertsona fisikoa izanez gero:	A) Cuando se trate de personas físicas:	

n NANaren fotokopia.	 n Fotocopia del DNI.	

B) Pertsona juridikoa izanez gero:	B) Cuando se trate de personas jurídicas:	

n Eratze-eskritura eta entitatearen estatutuak.	n Escritura de constitución y de los estatutos de la entidad.	

n Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta 	 n Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica

betetzen duen ordezkapen-maila kreditatzeko agiria.	 así como acreditación del poder de representación que ejerza.	

n IFKren fotokopia.	 n Fotocopia del NIF.	

C) Pertsona fisikoek nahiz juridikoek:	C) Tanto para personas físicas como jurídicas:	

n Bere kasuan, 1A eta 1B ataletan eskatutako agirien ordezko aitorpena.	 n En su caso, Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los 	 	 apartados 1A y 1B.	

n Zergak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.	n Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias.	

n Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.	 n Certificación acreditativa de hallarse al corriente en los pagos con la Seguridad Social.	

n Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotearen 	 n Acreditación de alta en el Impuesto de Actividades Económicas (IAE)

ziurtagiria, jarduerari dagokion epigrafean.	 en epígrafe correspondiente a la actividad.	

n Pertsona eskatzaileak sinatutako zinpeko adierazpena, egiaztatzen 	 n Declaración jurada suscrita por la persona solicitante de que la entidad

duena erakundeak ez duela zigor administratibo edo penalik sexuaren 	 no se encuentra sancionada administrativa o penalmente por incurrir en

ziozko bereizkeriagatik, ezta deialdi honetara aurkeztuko debekurik 	 discriminación por razón de sexo ni sancionada en virtud de la Ley

ere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen indarrez	 para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

jarritako isunen ondorioz.		 	

			

2.– PROIEKTUARI DAGOKIONA.	2.– RELATIVA AL PROYECTO.	

n Diru-laguntzaren helburu den jardueraren garapena azaltzen duen 	 n Proyecto explicativo del desarrollo de la actividad para la que se solicita la

proiektua.	 ayuda.

n Itzulitako lanaren ale bat.	 n Un ejemplar de la obra traducida.	

n Proiektuaren aurrekontua.	 n Presupuesto del proyecto

n Bere kasuan, xede berdinaz eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda.	 n En su caso, relación de otras solicitudes de subvención para el mismo objeto.	

……………………………………(e)n, 2006ko …………....………ren …………(e)(a)n.
En ……………………………..…………..., a …… de ………………………de 2006.
Sinadura/Firma

Eskabide honetan bildutako datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari lotutako fitxategi batean sartu eta bertan tratatuko direla jakinarazten dizu Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak.

Nahi izanez gero, legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, deuseztapen eta aurkakotasun eskubideak erabil ditzakezu; horretarako, idazki bat bidali beharko diozu fitxategiaren ardura duen Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzari (Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).

La Dirección de Creación y Difusión Cultural del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, le informa que los datos personales contenidos en la presente solicitud van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.

Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Creación y Difusión Cultural responsables de dicho fichero, calle Donostia-San Sebastián, n.º 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.


Azterketa dokumentala