Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2006ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
3754

210/2006 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Arabako Eskualdeko zuzendari kudeatzailearena, Jesús Iturralde Iriso jaunari Arabako Osasun Barrutiko Araba Eskualdeko Hirigune Zaharreko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak esleitu izana errebokatzen duena.

Arabako Eskualdeko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 12ko 250/2003 Ebazpenaren bidez, Jesús Iturralde Iriso jaunari esleitu zitzaizkion Hirigune Zaharreko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak (Arabako Eskualdea, Arabako Osasun-barrutia).

Jesús Iturralde Iriso jaunak adierazi du ezen erreboka dakiola Hirigune Zaharreko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioen asignazioa.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, gerentziako zuzendaritza honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Jesús Iturralde Iriso jaunari esleitutako Hirigune Zaharreko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak errebokatzea (Arabako Eskualdea, Arabako Osasun-barrutia), eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea. Ondorioak 2006ko maiatzaren 31tik aurrerakoak izango dira.

Bigarrena.– Ebazpen hau jakinarazta interesatuari, Asitentzia Sanitarioko Zuzendaritzari, Nomina Zerbitzuari eta Giza Baliabideen Zuzendaritzari.

Hirugarrena.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ezartzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2006ko maiatzaren 26a.

Arabako Eskualdeko zuzendari kudeatzailea,

ANTONIO DE BLAS DE BLAS.


Azterketa dokumentala