Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2006ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
3713

IRAGARKIA, honako xede hau duen zerbitzuetako administrazio-kontratua esleitu dela argitara ematekoa: "hegaluzearen arrantzaldian zehar jagotza- eta ikuskapen-lanak egiteko ontzi baten zerbitzuak kontratatzea" (AP/04/01/2006 expedientea).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila.

b) Espedientea nork izapidetu duen: Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak.

c) Espediente-zenbakia: AP/04/01/2006.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburuaren nondik norakoa: hegaluzearen arrantzaldian zehar jagotza- eta ikuskapen-lanak egiteko ontzi baten zerbitzuak.

c) Banaketa, loteka: ez dago loterik.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu duen buletin edo aldizkari ofiziala eta eguna: EHAA, 99. zk., 2006ko maiatzaren 26koa.

3.– Izapidetza, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: berrehun eta hamar mila (210.000,00,00) euroko aurrekontua, BEZ eta baldintza teknikoen pleguan jasotako ontzi-gastu guztiak barne.

5.– Esleipena.

a) Data: 2006ko ekainaren 14a.

b) Kontratista: Compañía de Remolcadores Ibaizabal SA.

c) Herritartasuna: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta hamar mila (210.000, 00) euro, BEZ barne.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 20a.

Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala