Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2006ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3625

EDIKTUA, M.ª de las Candelas Cuellar Iso andreari jakinarazteko hamar egun dituela egoki iritzitako alegazioak eta agiriak aurkezteko.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako idazkia ezin izan zaionez jakinarazi M.ª de las Candelas Cuellar Iso andreari, ondoko ediktua argitaratuz jakinarazten zaio, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluarekin bat.

Honen bidez jakinarazten dut Ana Belén García Díez andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Gipuzkoako Hezkuntzako lurralde-ordezkariaren 2006ko otsailaren 28ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez Sistema Elektronikoen espezialitatean onartu eta kanporatuen behin betiko zerrenda argitaratu baitzen.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112.2 artikuluarekin bat eta interesduna zaren heinean, hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera hamar eguneko epea ematen zaizu, komenigarritzat jotzen dituzun alegazio eta agiri oro aurkez ditzazun. Behean ageri den helbidera igorri beharko duzu idatziz edo zuzenbidez onartutako beste moduren batean.

Begirunez,

M.ª de las Candelas Cuellar Iso andreari jakinarazpena egiteko ematen da hau, non dagoen ez baitakigu.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 19a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

RICARDO BURUTARAN FERRÉ.


Azterketa dokumentala