Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2006ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
3620

IRAGARKIA, Diflubenzuron oliotsua eta Bacillus Thuringiensis erosteko kontratuaren lizitazioari buruzkoa, Bizkaiko mendietan Thaumetopea pityocampa kontrako tratamendua egiteko.

Ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi zuen Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko 78. artikulua betetzeko, goian adierazi den enkantea argitaratu da.

1.– Erakunde adjudikatzailea.

a) Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Gran Via 25, Bilbao 48009). Telefonoa: 94 406 78 15, telefaxa: 94 406 78 19.

c) Espediente zenbakia: 2006/C0008.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: Diflubenzuron oliotsua eta Bacillus Thuringiensis erostea, Bizkaiko mendietan thaumetopea pityocampa kontrako tratamendua egiteko.

b) Eman behar diren unitateak: begiratu pleguetan.

c) Erlokako banaketa eta erloen kopurua:

Erloa	Erloaren deskripzioa	

1	Diflubenzuron oliotsua

	(39.000 litro gutxi gorab.)

2	Bacillus thuringiensis

	(3.000 litro gutxi gorab.)

d) Emango diren tokia: Bizkaia.

e) Emateko epea: 15 egun.

3.– Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko era.

a) Izapidetza: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Adjudikatzeko era: enkantea.

4.– Lizitazioaren gutxi gorabeherako aurrekontua.

Erloa	Gutxi gorabeherako zenbatekoa	

1	208.650,00 euro	

2	19.902,00 euro	

Gutxi gorabeherako zenbatekoa, guztira: berrehun eta hogeita zortzi mila bostehun eta berrogeita hamabi euro (228.552,00 euro).

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea:

1. erloa: 4.173,00 euro.

2. erloa: 398,04 euro.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) 1. idatz-zatian ezarritako toki berean eta www.bizkaia.net web gunean.

b) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko mugaeguna: Eskaintzak jasotzeko azken eguna.

7.– Kontratariaren betekizun zehatzak. Administrazio Klausula Berezien Pleguan ezarritakoak.

8.– Parte hartzeko eskarien edo eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko uztailaren 10eko eguerdiko hamabiak (12) arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguetan eskatzen dena.

c) Aurkezteko tokia: 1. idatz-zatian ezarri den tokian.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epealdia: 20 egun.

e) Aldaeren onarpena: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzen irekiera.

a) Erakundea: Herri Administrazio Saila (horretarako den batzar aretoan).

b) Helbidea: Kale Nagusia 25, beheko solairua.

c) Herria: Bilbao.

d) Eguna: jakinaraziko da.

e) Ordua: hamarretan (10:00).

10.– Beste argibide batzuk.

11.– Iragarkien gastuak. Adjudikatariaren kontura izango dira prentsan, BOEn eta EHAAn argitaratuko diren iragarkien gastuak.

12.– Web gunea: www.bizkaia.net (Herri Administrazio Saila).

Bilbao, 2006ko maiatzaren 19a.

Herri Administrazio Saileko

Foru diputatua,

IÑAKI HIDALGO GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala