Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2006ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
3612

EBAZPENA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, zeinak, kontratazio-organoa denez, zuzendu egiten baitu ondoko lehiaketa publikoan egindako errakuntza materiala: G/110/20/1/0993/O301/0000/062006 espediente-zenbakiduna, Donostia Ospitalerako zundak erosteko dena eta 2006ko ekainaren 27ko EHAAn (121. zk.) argitaratu zena.

Beherago zehaztutako lehiaketa publikoaren dokumentazio ekonomikoan, banakako prezio gorena finkatzeari dagokionez, errakuntza material bat egin da. Delako lehieketa: G/110/20/1/0993/O301/0000/062006 espediente-zenbakiduna, Donostia Ospitalerako zundak erostea kontratatzeko dena eta 2006ko ekainaren 27ko EHAAn (121. zk.) argitaratu zena. Eta Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 105.2 artikuluan ezarritakoan oinarriturik, zuzendu egiten da aipatu errekuntza, beraz honako hau

EBATZI DU:

1.– Eskaintzak eskatzeko ereduan, zehazki, lizitatzaileei emandakoan egindako errakuntza materiala zuzentzea:

a) 31. lotean: aspirazio-zunda kontrolik gabea, 14. zenbakia. Honako hau esaten den lekuan: "4,28 euro", honako hau esan behar da: "0,14 euro".

Donostia-San Sebastián, 2006ko uztailaren 3a.

Kontratazio-organoa. (Zuzendari gerentearen 646/2003 Ebazpenaren bidez eskuordetuta)

Zuzendari medikoa,

JULIÁN SALVADOR BLANCO.


Azterketa dokumentala