Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2006ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
3611

LEHIAKETA, Vitoria-Gasteizko (Araba) Ertzainetxean aparkaleku erantsi bat eraikitzeko lanen lizitazioa egiteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: O-412/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Vitoria-Gasteizko (Araba) Ertzainetxean aparkaleku erantsi bat eraikitzeko lanak.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Gauzatzeko epea: 6 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehienez ere: 975.439,30 euro.

5.– Bermeak. Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Sistemas Arco.

b) Helbidea: San Antonio kalea 16, beheko solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01005.

d) Telefonoa: 945 23 28 13.

e) Telefaxa: 945 14 06 78.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006-09-01.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C taldea, 4 azpitaldea eta e kategoria.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena, eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi lehiaketaren agiriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006-09-01, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi lehiaketaren agiriak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Herrizaingo Saila – Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira Kontratazio Arloan (Larrauri-Mendotxe bidea 18).

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, plikak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea: 8.c puntuan zehaztutako lekuan.

d) Eguna: 2006-09-08.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 20a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala