Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2006ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3608

EDIKTUA, seme-alabak zaindu eta babesteko bideratutako 342/04 prozeduraren ondoriozkoa.

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 342/04 seme-alabenganako neurrietarako ezkontzaz kanpoko auzia

Demandatzailea: Maria Elena Asúa Zubía.

Abokatua: Aitor Amutio Aranceta.

Prokuradorea: Jone Miren Uríbarri Ortiz de Barron.

Demandatua: Arnaldo Erauzkin Ruifernandez.

Gaia: zaintza eta babesa eta elikagaien erreklamazioa.

Aipatu judizioan 92/06 epaia eman da eta bere epaitza honakoa da hitzez hitz:

92/06 EPAIA

Gernika-Lumo (Bizkaia), bi mila eta seiko maiatzaren hogeita hirua.

Ignacio de la Mata Barranco jaunak, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile denez, seme-alabenganako neurrietarako auzitegi honetan bideratutako ezkontzaz kanpoko 342/04 autoak ikusi ditu. Autoak zaintza eta babesari eta elikagaiaj erreklamatzeari buruzkoak dira eta bertan Maria Elena Asúa Zubía da auzi-jartzailea eta Arnaldo Erauzkin Ruifernández alderdi demandatua. Hona,

EPAITZA

Uríbarri prokuradore andreak M.ª Elena Asúa Zubía andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda onesten dut, eta Alain-Arnal Erauzkin Asúa adingabekoari dagokionez honako neurriak finkatzen ditut:

1.– Asúa andreari izendatzen zaizkio semearen zaintza eta babesa, adingabea den bitartean. Guraso-ahala amarena eta aitarena, Arnaldo Erauzkin Ruifernández jaunarena, izango da, egunerokoez kanpoko gai garrantzitsuetarako, besteak beste, hezkuntza eta osasun-gaietarako.

2.– Aitarentzat honako bisita-erregimena finkatzen da:

a) aita semearekin egon daiteke ostiraleko 20:00etatik igandeko 20:00ak arte txandakako asteburuetan eta amaren ohiko egoitzara itzuli beharko du –adingabekoaren azken egoitza ezaguna, 2004an: Gernikako Carlos Gangoiti 54-2CN-.

b) Aste Santu, Gabon eta udako oporretan gurasoek erdibanatuko dute aldi bakoitza biok semearekin egon ahal izateko. Urte bikoitietan amak aukeratuko du zein oporraldi duen nahiago eta urte bakoitietan aitak. Gurasoek gutxienez hilabete bat lehenago jakinaraziko diote elkarri nahiago duten oporraldia, baldin eta egiaztatutako gorabehera berezirik ez badago.

Aste Santu eta Gabonetako oporraldiak honakoak izango dira:

b1) Aste Santua: lehenengo oporraldia Ostegun Santuko bezperatik Pazko asteleheneko 20:00ak arte eta bigarren oporraldia Pazko asteleheneko 20:00etatik igandera arte.

b2) Gabonetako oporrak: lehenengo oporraldia abenduaren 23ko 18:00etatik urtarrilaren 1eko 12:00ak arte eta bigarren oporraldia urtarrilaren 1eko 12:00etatik urtarrilaren 8ko 12:00ak arte.

3.– Elikagai-pentsioari dagokionez, aitak, Arnaldo Erauzkin jaunak, 240 euro ordaindu beharko du, hilabeteko 1. egunetik 5. egunera arte, amak, Asúa andreak, adierazten duen kontuan. Pentsio hori urtero eguneratuko da eta eguneraketa urteko urtarrilaren 1etik aurrera izango du indarra, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera. Birbalorazioa automatikoa izango da eta atzerako indarra izango du indizea behin-betikotzat jotzen den egunik.

4.– Prozesuko kostuei buruz ez dago agindurik.

Ebazpen honen aurka apelazio errekurtsoa aurkez daiteke epaitegi honetan: idatziz aurkeztu beharko da, bost eguneko epearen barruan.

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu dut.

Arnaldo Erauzkin Ruifernández demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da -Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikulua (PZLb)-.

Ebazpen horren aurka apelazioko errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2006ko maiatzaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala