Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2006ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3607

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioaren gainean bideratutako L2 1341/05 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 1341/05 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Jesús María Sorasu Amiano.

Abokatua: Adriana Navajas Laboa.

Prokuradorea: Tomás Salvador Palacios.

Demandatua: Belkis Pérez Rivera.

Gaia: dibortzio-demanda.

Judizio horretan epaia eman da eta bere epaitza honakoa da:

EPAITZA

Baietsi egin dut epaitegietako Palacios prokuradore jaunak Jesús María Sorasu Amianoren ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Belkys Pérez Riveraren aurka. Auzilariek 1994ko irailaren 29an egindako ezkontza dibortzioz indargabetuta dagoela adierazten dut, horrek dakartzan ondorio guztiekin, eta, bestalde, mantendu egiten dira 2003ko ekainaren 9ko epaiak (MMD 138/03) ezarritako neurriak. Epai horrek 1997ko irailaren 30ean emandako banatze-epaia (SPC 644/96) aldatu zuen. Ez da prozesuko kostuei buruzko berariazko adierazpenik egiten.

Epai hau irmoa egin ostean, bidal bekio horren ziurtagiria Erregistro Zibileko arduradunari, ezkontza-inskripzioaren orri-bazterrean banaketako epaiaren oharra idatzi ahal izateko.

Epai hau eman, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke epaia jakinarazi ondoko bost eguneko epean. Epai honen testigantza egingo da jatorrizko autoei eransteko eta jatorrizkoa epaitegi honetako epaien liburuan sartuko da.

Demandatu den Belkys Pérez Riverak egun helbidea non duen ez dakigunez, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztekoa den idazki baten bidez egingo da errekurtsoa, ediktu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bost egun balioduneko epean. Bertan apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta inpugnatutako erabakiak adieraziko dira (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunak azter dezan.

Donostia-San Sebastián, 2006ko maiatzaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala