Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2006ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3606

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako 856/03 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 856/03 titulu judizial bat betearazteko.

Alderdi demandatzailea: Biharko Aseguradora SA.

Alderdi demandatua: Francisco Javier Martín Gutiérrez.

Gaia: diru-zenbatekoaren erreklamazioa.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

PROBIDENTZIA

Epaile magistratua: Cristina García Quesada.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: bi mila eta seiko maiatzaren hogeita hirua.

1.– Batu bekie Joaquín Aranak lehenago aurkeztutako idazkia dagozkion autoei. Ez dira onartzen 2. puntuko interesatuak, exekutatuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez jakinarazpena jaso duelako. Halaber, PZLb-ko 672.1 artikuluak exekutatuari, inolako baldintzarik gabe, soberakoa ematera behartzen du. Hori egiaztatuta, dagokiona erabakiko da.

Eman bekio Onesimo Carazo Sanchori 153.072,95 euro itzultzeko agindua.

2.– Bizilekuan bertan edo postaz komunikatzeko ahaleginik egin bada ere, alderdi demandatuaren helbidea edo bizilekua jakiteko egindako gestioek ez dute emaitza onik izan. Horregatik, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeren (PZLb) 156.4 eta 164. artikuluetan xedatzen denarekin bat etorriaz, ediktu honen bitartez jakinaraziko zaio 2006ko maiatzaren 10eko probidentzia Onesimo Carazo Sancho exekutatuari. Ediktua epaitegi honetako iragarki-oholean paratuko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu.

Inpugnatzeko modua: berraztertzeko errekurtsoa, epaitegi honetan; hori gorabehera, gauzatu egingo da ebatzitakoa. Errekurtsoa idatziz egin beharko da, bost eguneko epean; bertan, errekurtso-egilearen iritziz zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Baldintza horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.

Parte demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2006-05-23ko probidentziaren bitartez, ediktu hau epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du, jakinarazpen-eginbidea gauza dadin hain justu ere.

Barakaldo (Bizkaia), bi mila eta seiko maiatzaren hogeita hirua.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Nik, idazkari judizial naizen honek, ematen dut ediktua, gaur iragarki-oholean jarri dela jasota uzteko.

Fede ematen dut.


Azterketa dokumentala