Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2006ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3603

EBAZPENA, 2006ko ekainaren 1ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, "Educación, Globalización y Nueva Economía en América Latina" proiektuari uko egiteko onarpena ematen duena. Deustuko Unibertsitateak —Nazioarteko Harremanak— aurkeztu zuen proiektua, Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako 2000ko deialdiaren barruan.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen dituen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari dagozkion egitekoak finkatzen ditu eta bertan adierazten denez, Zuzendaritzak, besteak beste, ekonomia, kultura, zientzia eta teknikaren alorretan garapen-lankidetzarako programak eta egitasmoak sustatu, koordinatu eta burutu behar ditu.

Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 2000an emango ziren laguntzak arautzen dituen maiatzaren 30eko 92/2000 Dekretuak honela dio 31. artikuluko 1. idatz-zatian: proiektua gauzatzerakoan funtsezko eragina izan dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, horren berri emango dio berehala erakunde eskatzaileak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, bereziki aldaketa horrek proiektua gauzatzean atzerapenak edo proiektuaren guztirako gastuetan aldaketak dakartzanean. Artikulu horren 2. paragrafoak, halaber, honako hau dio: erakunde eskatzaileak ekintza gauzatzerakoan sartu nahi diren aldaketen berri emango dio, aurretik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, eta aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztuko du. Proposatutako aldaketak onartzea Lehendakaritzako Idazkaritzari dagokio. Batzorde Kudeatzaileari horren guztiaren berri emango zaio, idatziz.

Lehendakaritzako idazkariaren 2000ko abenduaren 29ko Ebazpearen bidez (2001eko otsailaren 7ko EHAA), Deustuko Unibertsitateari —Nazioarteko Harremanak— 49.332,29 euroko diru-laguntza eman zitzaion "Educación, Globalización y Nueva Economía en América Latina" izeneko proiektua gauzatzeko.

Aipatutako erakundeak, 2006ko ekainaren 1eko idazki baten bidez, esleitutako diru-laguntzaren bigarren ordainketaldiari zati batean eta hirugarren ordainketaldiari guztiz uko egiteko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren onuradun den erakundeak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako 2000ko deialdiaren barnean, Deustuko Unibertsitateak –Nazioarteko Harremanak— "Educación, Globalización y Nueva Economía en América Latina" izeneko proiektuari uko egiteko aurkeztutako eskariari baimena ematea. Proiektuaren hasierako diru-laguntza 49.332,29 eurokoa zen, eta orain arte justifikatutakoari dagokion kenketa egin ondoren, 34.539,66 eurokoa izatera pasatzen da. Beraz, erakundeak ondokoari uko egin behar dio: bigarren ordainketaldiaren zati bati (bigarren ordainketa-zatia 24.666,14 eurokoa izanik, 4.926,17 eurori uko egin ondoren, 19.739,97 eurokoa izatera pasatzen da) eta hirugarren ordainketaldi osoari (azken hau 9.866,46 eurokoa izanik).

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 1a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala