Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2006ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3602

EBAZPENA, 2006ko ekainaren 1ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, "II Congreso Cátedra Unesco" proiektuari uko egiteko onarpena ematen duena. Deustuko Unibertsitateak —Nazioarteko Harremanak— aurkeztu zuen proiektua, Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako 1998ko deialdiaren barruan.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen dituen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari dagozkion egitekoak finkatzen ditu eta bertan adierazten denez, Zuzendaritzak, besteak beste, ekonomia, kultura, zientzia eta teknikaren alorretan garapen-lankidetzarako programak eta egitasmoak sustatu, koordinatu eta burutu behar ditu.

Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 1998an emango ziren laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten zuen otsailaren 17ko 22/1998 Dekretuak honela dio 30. artikuluko 5. idatz-zatian: proiektua gauzatzerakoan funtsezko eragina izan dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, horren berri emango dio berehala erakunde eskatzaileak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, bereziki aldaketa horrek proiektua gauzatzerakoan atzerapenak edo proiektuaren guztirako gastuetan aldaketak dakartzanean. Proposatutako aldaketak onartzea Lehendakaritzako Idazkaritzari dagokio. Batzorde Kudeatzaileari horren guztiaren berri emango zaio, idatziz.

Lehendakaritzako idazkariaren Ebazpenaren bidez (1998ko otsailaren 27ko EHAA), Deustuko Unibertsitateari —Nazioarteko Harremanak— 35.387,59 euroko diru-laguntza eman zitzaion "II Congreso Cátedra Unesco" izeneko proiektua gauzatzeko.

Aipatutako erakundeak, 2006ko ekainaren 1eko idazki baten bidez, esleitutako diru-laguntzaren hirugarren ordainketaldiari zati batean uko egiteko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren onuradun den erakundeak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako 1998ko deialdiaren barnean, Deustuko Unibertsitateak –Nazioarteko Harremanak— "II Congreso Cátedra Unesco" izeneko proiektuari zati batean uko egiteko aurkeztutako eskariari baimena ematea. Proiektu honi esleitutako diru-laguntza 35.387,59 eurokoa da, eta orain arte justifikatutakoari dagokion kenketa egin ondoren, 31.699,06 eurokoa izatera pasatzen da. Hortik ondorioztatzen da hirugarren ordainketaldiari zati batean uko egitea. Beraz, ordainketaldi horren zenbatekoa 9.569,87 eurokoa izanik, erakundeak 3.688,53 euro itzuli behar ditu. Azkenean, hirugarren ordainketa-zatia 5.881,34 eurokoa izatera pasatzen da.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 1a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala