Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2006ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3600

EBAZPENA, 2006ko otsailaren 24koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, SD2-07602/01 espedientean Elvia Lizethe Banegas Zavala andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Elvia Lizethe Banegas Zavala andreak etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko 2001eko apirilaren 4an egindako eskabidearekin batera hasi ziren jarduketa hauek.

2.– Bizkaiko lurralde-ordezkariak ebazpena eman zuen, 2005eko abenduaren 5ean. Ebazpen horren bidez, babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistrotik atera zen delako eskabidea, eskatzaileak lau urtez berritzeko agiria aurkeztu ez zuelako.

3.– Elvia Lizethe Banegas Zavala andreak, ebazpen horrekin bat ez zetorrela-eta, 2005eko abenduaren 20an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen aipatu ebazpenaren aurka, helbidez aldatu dela alegatuz. Errekurritutako ebazpena berraztertzea eskatzen du.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da gorako errekurtso hau ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan.

2.– Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatzen du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandakoaren ondorioetarako, eta errekurtsoa lege horren 114. eta 115. artikuluetan finkatutako epean eta moduan aurkeztu da. Artikulu horiek urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zituen.

3.– 2003ko abenduaren 16ko Aginduaren bidez aldatutako babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko ekainaren 14ko Aginduaren 2.3. eta 12.5. artikuluek honako hau diote:

"3.– Etxebizitza-eskatzaileen erregistroan edo Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan (Etxebide) egindako inskripzioak 4 urteko behin-behineko balioa izango du."

"5.– Eskatzaileen Erregistroan edo Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan (Etxebide) izena emateko eskaria lau urtez behin berritzen ez duten eskatzaileei baja emango zaie erregistroan. Urtero emango da horren berri, dagokion lurralde-ordezkaritzako iragarki-taulan.

Baja emateko arrazoi honen ondorioetarako, aldaketa-agindu hau indarrean sartzen denerako izena emanda lau urte baino gehiago daramatzaten eskatzaileen inskripzioak berritu egingo dira edo, bestela, baja emango zaie administratuak adierazitako borondatearen arabera."

4.– Bestalde, 2002ko ekainaren 14ko Aginduaren 7.2. artikuluak hauxe dio: aurkeztutako eskaerak aztertu ondoren, dagokion lurralde ordezkaritzako iragarki-taulan jarriko da jendaurrean zuzenketaren bat behar duten eskaeren zerrenda. Bertan adieraziko dira osatu beharreko atalak edo gehitu beharreko agiriak. 10 egun balioduneko epea izango da zuzenketak egin ahal izateko. Iragarki-taulan argitaratzen dena dagokion lurralde historikoan gehien saltzen den egunkarian iragarriko dela gaineratzen du.

Adierazitakoa aplikatuz, 2005eko azaroan lau urtez behin egin beharreko berritzea argitaratu zen prentsan eta etxebizitza-eskatzaileen erregistroan izen emandako babestutako etxebizitza-eskatzaileen zerrenda Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako iragarki-oholean. Elvia Lizethe Banegas Zavala andreari 2005eko azaroaren 21era arteko epea eman zitzaion eskabidea berritzeko, eta adierazi zitzaion ezarritako epean hala egin ezean etxebizitza-eskatzaileen erregistrotik baja emango ziotela.

Emandako epea igaro ondoren, orain errekurtsogilea denak ez zuen idatzirik aurkeztu inskripzio-eskabidea berritzeko. Horrenbestez, 2005eko abenduaren 5ean, Bizkaiko lurralde-ordezkariak ebazpena eman zuen babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistrotik baja emanez, lau urteroko berritzea egin ez zuelako. Beraz, ebazpena zuzena da eta berrestekoa da. Adierazi behar da espedientean ez dagoela lau urtez behin egin beharreko berritzeari buruzko agiririk.

Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta oro har erabilgarriak diren gainerakoak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Elvia Lizethe Banegas Zavala andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Errekurtsoa Bizkaiko Lurralde ordezkariak SD2-07602/01 espedientean emandako ebazpenaren aurka aurkeztu zen, eta bere hartan sendetsi behar da, zuzenbidearekin bat baitator.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko otsailaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala