Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2006ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3599

AGINDUA, 2006ko ekainaren 8koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, "Bilbo Zaharra eremua bereoneratu eta barnetik eraldatzeko Plan Bereziaren II. Aldia Zabaltzea" proiektuak hartzen dituen ondasun eta eskubideez jabetu aurreko aktak egiteko datak zehazten dituena.

Bilboko Udalbatzak, 1994ko urriaren 4an egindako bilkuran, "Bilbo Zaharra eremua bereoneratu eta barnetik eraldatzeko Plan Berezia" proiektuari behin betiko onarpena ematea erabaki zuen.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren 2006ko urtarrilaren 12ko Aginduaren bidez hasiera eman zitzaion jabetza nahitaez kentzeko prozedurari, "Bilbo Zaharra eremua bereoneratu eta barnetik eraldatzeko Plan Bereziaren II. Aldia Zabaltzea" proiektuak hartzen dituen ondasun eta eskubideez jabetzeko.

Agindutako moduan jendaurrean jarri ondoren Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2006ko ekainaren 6ko Dekretuaren bidez, erabaki zuen presakotzat jotzea eraginpeko ondasun eta eskubideez jabetzea, Jabetza Nahitaez Kentzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horretarako, ondasun eta eskubideen titularrei dei egiten zaie, erantsitako zerrendan agertzen baitira, aipatzen diren egunean eta orduan, eta Bilboko Udaleko bulegoetara azaldu ondoren, eraginpeko ondasunez eta eskubideez jabetu aurreko aktak egin daitezen, eta, formalki ere okupatuko dira lursailok. Horrez gainera, gauzak zehaztearren, interesdunek hala eskatuz gero, lursailera bertara joateko aukera ere egongo da.

Egintza horretara eraginpeko norbanakoa zuzenean azaldu ahal izango da edota bera ordezkatuko duen eta horretarako behar bezala baimenduta egongo den pertsona baten bitartez. Bere titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu (eskritura publikoak, pribatuak, ziurtagiriak edo Jabego Erregistroaren informazio-oharrak, eta abar) bai eta bere eskubideen egiaztagiriak ere. Egoki ikusiz gero, perituekin eta notarioarekin ere azaldu ahal izango da, gastu horiek berak ordaindu behar izango baditu ere.

Era berean, Jabetza Nahitaez Kentzeari buruzko Legearen 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuek, eta argitaratutako zerrendetan agian jaso ez diren eskubide errealen edo interes ekonomikoen titular diren pertsonek, egokitzat jotako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte idatziz Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren bulegoetan (Kale Nagusia 85, Bilbo), aktak jasotzeko izendatuta dagoen egunera arte, hartu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrenda egiterakoan agian egindako akatsak zuzentzea xede dela.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 8a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

"BILBO ZAHARRA EREMUA BEREONERATU ETA BARNETIK ERALDATZEKO PLAN BEREZIAREN II. ALDIA ZABALTZEA"

PROYECTO: "AMPLIACIÓN DEL PLAN ESPECIAL DE REHABILITACIÓN Y REFORMA INTERIOR DEL ÁREA DE BILBAO LA VIEJA, FASE II"

Titularraren izen-abizenak eta helbidea 	Finka	Azalera 	 Katastrokodatuak	Aktak egitea, 2006. urtea

Nombre y domicilio del titular	Finca	Superficie	Datos catastrales	Levantamiento de actas año 2006

		Desjabetzea 	Lur-eremua	Etxadia	Lur-zatia	Zenb. 	 Hila	Eguna	Ordua

						Finkoa

		Expropiación	Poligono	Manzana	Parcela	N.º fijo	 Mes	Dia	Hora

Euskal Autonomia Erkidegoa	BV,1,BO	Behe-oineko lokala eta elementu komunak	0530	0002	002	U3051769R	Uztaila	26	09:00

Comunidad Autonoma del País Vasco	BV,1 - PB	Lonja en la planta baja, y elementos comunes.					Julio

Donostia-San Sebastián, 1

Vitoria-Gasteiz

Avelina Angulo Uriarte	BV,1-1.º	Lehen oineko etxebizitza eta elementu komunak	0530	0002	002	U3051766Q	Uztaila	26	09:30

Bilbao	BV,1– 1.º	Vivienda en la planta primera, y elementos comunes.					Julio

Jose Manuel Martínez Sáez	BV,1-1.(ER) 	Errentamendu eskubidea	 				Uztaila	26	10:00

Bilbao la Vieja, 1- 1.	BV,1– 1.º (AR)	Derecho de arrendamiento. 					Julio

Bilbao	

Antonio Pau Molina	BV,1– 2.	Bigarren oineko etxebizitza eta elementu komunak	0530	0002	002	U3051771A	Uztaila	26	10:30

Bilbao la Vieja, 1-2.	BV,1– 2.º	Vivienda en la planta segunda, y elementos comunes.					Julio

Bilbao	

Jaime Berrosteguieta Echegaray	BV,1-3.	Hirugarren oineko etxebizitza eta elementu komunak	0530	0002	002	U3051770P	Uztaila	26	11:00

Larrabizker bidea/Camino Larrabizker, 40	BV,1– 3.º	Vivienda en la planta tercera, y elementos comunes.					Julio

Mungia	

Antxoka Berrosteguieta	BV,1-3 (LE).	Leku-euspen					 Uztaila	26	11:30

Bilbao la Vieja, 1-3.	BV,1– 3.º (OC)	Ocupante.				 	Julio

Bilbao		

Soledad Elguezua Retolaza	BV,1-4.	Laugarren oineko etxebizitza eta elementu komunak	0530	0002	002	U3051767B	Uztaila	26	12:00

Bilbao la Vieja, 1-3.	BV,1– 4.º	Vivienda en la planta cuarta, y elementos comunes.					Julio

Bilbao 	

Begoña Martínez	BV,1-4.(ER)	Errentamendu eskubidea 					 Uztaila	26	12:30

Bilbao la Vieja, 1-4.	BV,1– 4.º(AR)	Derecho de arrendamiento.	 				Julio

Bilbao

Dolores Gutiérrez Ruiz	BV,1-5.	Bosgarren oineko etxebizitza eta elementu komunak	0530	0002	002	U3051768J	Uztaila	26	13:00

Notif.: Esther Gutiérrez Gutiérrez	BV,1– 5.º	Vivienda en la planta quinta, y elementos comunes.					Julio

Blas de Otero, 9-B- 1. A Escalera dcha.

Bilbao


Azterketa dokumentala