Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2006ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3596

AGINDUA, 2006ko uztailaren 5ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, 2006ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoan familiaren arloan programak eta jarduerak egiteko diru-laguntzak arautzen dituena eta horietarako deialdia egiten duena.

Gobernu Kontseiluak, 2001eko uztailaren 3ko Erabaki bidez, Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundearteko Plana onartu eta 2001eko uztailaren 30eko Erabaki bidez berretsi zuen. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako eta Foru Aldundien eta Eudelen ahalegin biziarekin landutako plan horrek, bere hitzaurrean adierazten zuen legez, "jaiotza-tasa handitzeko eta lana eta familia uztartzeko politikak gauzatzeko gero eta nabarmenagoa den beharrari" erantzun nahi zion eta honakoa du helburu nagusia: "ekonomia eta gizarte eta lan alorreko oztopoak kentzea, familiek askatasun osoz erabakita izan nahi dituzten seme-alabak izan ditzaten".

Gaur egun Europako Estatu aurreratuenetan garatzen diren joera eta ekimenekin bat etorriz, Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Plan horrek bereizitako eta aldi berean integratutako lau zutabe edo multzo ditu: zerga eta ekonomia neurriak, lana eta familia uztartzeko neurriak, familiei laguntzeko zerbitzu-neurriak eta sentsibilizazio-neurriak.

Hortaz, 2003, 2004 eta 2005. urteetan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak diru-laguntzen deialdiak argitaratu zituen, Euskal Autonomia Erkidegoan familia-arloko programak eta jarduerak egiteko laguntzetarako, hori guztia Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakunde arteko I. Planean aurreikusitako helburuak betetzeko. Planak lau urteko iraupena zuen (2002-2005), eta urte horretan amaitu zen haren ezarpen-epea eta bertan jasotako neurrien iraupena. Hala ere, izan duten harrera ona zein planaren helburuak lortzeko eraginkortasuna kontuan izanik, Sail honek neurri horiei eusteko borondate irmoa dauka.

Agindu honen funtsa Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuak Familia Zuzendaritzari familiei laguntzeko jardunak egiteko emandako gaikuntza egokia da eta, ondorioz, sail horrek 2006ko ekitaldian irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuei familiaren arloan programak eta jarduerak egiteko eman beharreko laguntzak arautzen ditu.

Diru-laguntza moduko agindu hau gizarte-asistentzia, sustapen eta garapen komunitarioaren arloan EAEko Autonomia Estatutuaren 10.12 eta 10.39 artikuluetan ezartzen diren eskumenen babesean ematen da.

Horri jarraiki, Familiaren Erakundeen Batzordea eta Familiaren Batzorde Iraunkor Sektoriala entzun eta gero, honakoa

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea ondokoa da: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak 2006ko ekitaldian irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuei familiaren arloan programak eta jarduerak egiteko eman beharreko laguntzak arautzea.

2. artikulua.– Diruz laguntzeko moduko jardunak.

2006ko esparruan eta ondoko arloetan egiten diren programak eta jarduerak izango dira Agindu honetan aurreikusitako laguntzen xede:

a) Sentsibilizazio eta dibulgazio kanpainak, eta bereziki ondokoak:

– Lana eta familia bateragarri egiteko beharraren ingurukoak, besteak beste, emakumeen eta gizonen roletan aldaketa egitea helburu dutenak.

– Seme-alabak dituzten familiek gizarteari egiten dioten ekarpena agerian uztekoak.

– Emakumeen gizarte-lorpenen balorazio positiboa ematera eta aukera-berdintasuna sustatzera bideratutakoak.

– Seme-alabak hezi eta zaintzeko ardura banatzearen aldekoak.

– Oro har, familien egoeraz eta beharrez kontzientziatzera zuzendutakoak.

– Lana eta familia bateragarri egitearen aldeko neurriak hartzeko beharraren inguruan lan-arloko gizarte-eragileak kontzientziatzearen aldekoak.

b) Seme-alabak kargura dituzten familien bizi-kalitatea hobetzeko programak eta jarduerak diseinatu eta martxan jartzea.

c) Familia eta lanbide erantzukizunak uztartzeko programak eta jarduerak.

d) Helburu nagusi gisa seme-alabak kargura dituzten familien errealitatea, eta bereziki ahultasun bereziko egoerak ezagutzea duten programak eta jarduerak.

e) Gizarteratze Zuzendaritzak Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundearteko Planaren esparruan behar bezala arrazoituta interes orokorrekotzat hartzen dituen garrantzi bereziko programak eta jarduerak.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen barruan aurreko artikuluan deskribatutako arloetan kokatutako programak eta jarduerak egiten dituzten eta, horrez gain, Administrazio honetako Elkarteen edo Fundazioen Erregistroan inskribatuta dauden edo, hala badagokie, erregistro publikoetan inskribatu izana egiaztatzen duten irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek eskuratu ahal izango dituzte Agindu honetan ezarritako laguntzak.

4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta emakidaren muga.

1.– Agindu honen xedea betetzeko diren baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira. Indarrean dagoen legeriari jarraiki aurrekontu-aldaketak onartzen badira, eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko aurrekontuetan esleitutakoa edo esleitutakoa eguneratzearen emaitzazkoa.

Halako aldaketarik izanez gero, laguntzak ebatzi aurretik egingo dira eta zirkunstantzia hori Gizarteratze sailburuordearen ebazpen bidez argitaratuko da.

2.– Agindu honen xedea betetzeko, Aginduan aurreikusitako diru-laguntzen 2006rako finantzaketa Euskal Autonomia Erkidegoko 2006ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 5/2005 Legearen 31241 programako (43 Zerbitzua, 454.99 CAC) aurrekontu-kredituaren kargura egingo da (horren kopurua bostehun eta hirurogeita hemeretzi mila berrehun eta berrogeita hamazortzi (579.258,00) eurokoa da).

5. artikulua.– Eskabideen aurkezpena: modua eta epea.

1.– Eskabideak Familia zuzendariari igorriko zaizkio eta agindu honen eranskin gisa gaineratzen den instantzia normalizatu bidez aurkeztuko dira. Eskabide hauek, bidezkoa den dokumentazioarekin batera, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lurralde Ordezkaritzetan edo Familia Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira.

Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.

2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera kontatzen hasita.

3.– Eskabidea aurkezteko unean, erakunde onuradunek baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko da.

6. artikulua.– Dokumentazioa.

Agindu honetan jasotzen diren laguntzak eskuratu nahi dituzten entitateek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:

a) Behar bezala betetako eskabide-orria (agindu honekin eranskin gisa doan eskabide-orri normalizatua), gutxienez honako datuak jaso beharko dituena:

1.– Programa edo jardueraren ezaugarriak, ondokoak adierazita: helburuak, giza baliabideak eta baliabide materialak, garatu beharreko kronograma eta ebaluazio-adierazleak.

2.– Programa edo jardueraren egokitasunaren justifikazio arrazoitua.

3.– Programa edo jardueraren esparru geografikoa.

4.– Pertsona jasotzaileak.

5.– Erakundearen ibilbidea.

6.– Erakundearen jardunen esparru geografikoa.

7.– Programa edo jardueraren sarrera eta gastuen aurrekontua.

b) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia. Aurreko ekitaldiko deialdi berean diru-laguntza jaso dutenek ez dute agiri hori aurkeztu beharko.

c) Zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duten egiaztagiri eguneratuak, gehienez, eskabidearen data baino hiru hilabete aurretik emandakoak; bat Foru Ogasunarena, eta bestea, hala dagokionean, Gizarte Segurantzako Lurralde Diruzaintzarena, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei buruzkoa. Hala eta guztiz ere, onuraduna derrigortuta dago diru-laguntza eman, justifikatu eta likidatzeko prozeduraren fase guztietan gai horri buruz eskatzen zaizkion egiaztapen guztiak aurkeztera.

d) Zinpeko aitorpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozedurei buruzkoa.

e) Zinpeko aitorpena, sexu-diskriminazioagatik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen ondorioz ezarritako administrazio-zigor edo zigor penalen bat dela-eta deialdi honetan parte hartzea galarazten dien debekurik jaso ez dutela adierazten duena.

7. artikulua.– Eskabidearen akatsen zuzenketa.

Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak osorik betetzen ez badira edo aginduzko dokumentazioa falta bada, erakunde interesatuari errekerimendua egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzen dezan edo aginduzko dokumentuak aurkez ditzan. Halaber, hala egin ezean bere eskaera atzera egintzat hartuko dela adieraziko zaio eta Administrazioa behartuta geratuko da eskaera horri buruzko berariazko ebazpena ematera eta ebazpen hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatutakoari jarraiki jakinaraztera.

8. artikulua.– Laguntzak esleitzeko irizpideak eta ponderazioa.

Diru-laguntza emateko eta kopurua finkatzeko irizpideak jarraian adieraziko ditugunak izango dira, ondoko puntuazio-baremoaren arabera:

1.– Erakunde eskatzaileari dagokionez:

a) Erakundearen jardunen esparru geografikoa: 10 puntura bitartean.

b) Erakundearen ibilbidea (jarraitasuna, egonkortasuna eta kaudimena): 5 puntura bitartean.

2.– Proposatutako programa edo jarduerei dagokienez:

a) Proposatutako programa edo jardueraren esparru geografikoa, proiekzioa Lurralde Historiko bat baino gehiagotan dutenak bereziki baloratuta: 10 puntura bitartean.

b) Aurkeztutako proiektuaren xede den jarduera agindu honetako 2. artikuluan aurreikusten diren jarduera-esparruetara eta dagokion sektorean ikusitako eskarira egokituta egotea: 15 puntura bitartean.

c) Proposatutako programa edo jardueraren kalitate-maila, bereziki helburuak, giza baliabideak eta baliabide materialak, garatu beharreko kronograma eta ebaluazio-adierazleak baloratuta: 35 puntura bitartean.

d) Programa edo jardueraren izaera berritzailea: 10 puntura bitartean.

e) Genero-ikuspegia barne hartzea: 5 puntura bitartean.

f) Beste Administrazio edota erakunde publiko edo pribatuen parte-hartzea programa edo jardueraren finantzaketan: 10 puntura bitartean.

9. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak eta publizitate-prozedura.

1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzen kudeaketarako organo eskuduna Familia Zuzendaritza izango da.

2.– Diru-laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira. Horretarako, Agindu honetako 8. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuz ebaluatuko dira eskabideak, eta gutxienez 40 puntu lortu beharko dituzte diru-laguntzak jaso ahal izateko.

Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoa erabakitzeko, proportzionaltasunaren irizpidea erabiliko da; horrela, balorazio-fasean lortzen den puntuazioaren arabera banatuko da diru-kopurua, ezartzen den muga-ehunekoa errespetatuz eta eskatutakoa gainditu gabe. Balorazioa Familia zuzendariak izendatutako kide anitzeko organo batek egingo du, eta horren ondoren, ebazpen proposamena ere egingo du.

Organo hori osatuko dutenak ondokoak izango dira:

– Lehendakaria: Familia zuzendaria.

– Mahaikideak: Familia zuzendariak Zuzendaritzako langileen artean izendatutako maila teknikoko hiru pertsona; horietako batek idazkari-lanetan jardungo du.

Kide anitzeko organoak egiten duen balorazioan argi zehaztu beharko da puntuazio bakoitza emateko jarraitu den prozesu logikoa, ebazpen-proposamenean ere islatuko dena.

3.– Familia zuzendariak espresuki emandako ebazpenaz onetsi edo ukatuko dira agindu honetan aurreikusitako laguntzak, eta ebazpen hori arrazoitua izango da.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari eta, bere kontra, erakunde interesatuek gorako errekurtsoa jarri ahal izango dute Gizarteratze eta Familia sailburuordearen aurrean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

4.– Erakunde onuradunei dagokienez, adierazitako ebazpenak horien betebeharrak –agindu honen 13. artikuluan aurreikusitakoak– adieraziko ditu, eta bereziki, laguntzen destinoa fiskalizatzeko funtzioak betetzean Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen duten informazio guztia emateko betebeharra.

5.– Publizitate-printzipioa betetzeko eta aurkeztutako diru-laguntzen eskaeren gainean emandako Ebazpenaren berariazko jakinarazpen indibidualizatua aparte utzita, xedapen honen babesean emandako diru-laguntzen onuradunak diren erakundeen zerrenda (jasotako kopuruak adierazita) eta emandako diru-laguntza aldatuta ikusi dutenena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Gizarteratze zuzendariaren ebazpen bidez.

10. artikulua.– Isiltasunagatiko ezespena.

Agindu hau indarrean sartu eta hiru hilabete igaro ondoren berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaerak ezetsitzat hartuko dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako; nolanahi ere, Administrazioak berariaz ebazteko betebeharra izango du.

11. artikulua.– Kopurua eta ordaintzeko modua.

1.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak aurkezten den programa edo jarduera bakoitzerako onartzen den aurrekontuaren % 100era bitartean finantzatu ahal izango du.

2.– Ordainketa zatikatua izango da; % 75 emakidaren unean ordainduko da, eta gainerako % 25 berriz, egindako gastua justifikatuko duten jatorrizko dokumentuak edo, salbuespen gisa, horien kopia konpultsatuak eta Agindu honen 14.4.a) artikuluan adierazitako memoria, jarduera amaitu eta bi hilabeteko epean aurkeztu ondoren.

12. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1.– Laguntza hauen emakida bateragarria izango da beste edozein administraziok edota erakunde publiko edo pribatuk helburu berarekin emandako beste edozein diru-laguntzaren edo laguntzaren lorpenarekin.

2.– Eskabidearekin batera, bestelako finantzaketa-iturrien (edo halakorik ez izatearen) eta, hala badagokio, oraindik ebatzi gabe dauden laguntza-eskaeren zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da. Lortutako laguntzen eta diru-laguntzen baturaren guztizko zenbatekoa jarduerarako onartutako aurrekontua baino handiagoa bada, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eman beharreko laguntza soberako kopuruari dagokion zatian murriztuko da.

13. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Aplika daitezkeen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2 artikuluan adierazitako betebeharrak aparte utzita, pertsona eta erakunde onuradunak behartuta egongo dira:

a) Diruz lagundutako jardueren xede edo izaeraren funtsezko aldaketa ekar dezakeen edozein gertakizunen berri ematera eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari jarduera horien egiaztapen, ikuskapen, jarraipen eta kontrolerako prozeduretan laguntza eskaintzera.

b) Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak diruz lagundutako jarduera guztietan emandako babesa berariaz jasoaraztera (zabaltzen edo argitaratzen direnean).

c) Jardueren destinoa eta aplikazioa harreman-bermeen edo berme errealen bidez bermatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzuleren erregimen orokorra arautzen duen eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren Lehen Tituluan aurreikusitakoari jarraiki.

14. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa.

1.– Gastuak justifikatzeko, jatorrizko faktura eta ordain-agiriak eskatuko dira. Nolanahi ere, laguntzaren onuradun den pertsona fisikoak edo juridikoak jatorrizko agiriak Administrazioaren esku uztea ezinezkoa duela behar bezala egiaztatzen badu, posible izango da lehendabizi jatorrizko dokumentuak zein kopiak aurkeztea eta kopiak konpultsatu ondoren jatorrizko dokumentuak berriro bueltatzea diru-laguntzaren onuradunari.

Fakturak eta ordain-agiriak proiektuen arabera sailkatuta aurkeztu behar dira, behar bezala ordenatu eta zenbakituak, eta guztien zerrenda nominala atxikiko da, gastua zein helbururekin egin den azalduz.

2.– Lan-legepeko langile kontratatuei dagozkien egiaztagiriak eredu ofizialaren araberako nominen bitartez egingo dira. Nominekin batera, Gizarte Segurantzako kotizazio-agiriak aurkeztu beharko dira.

3.– Aldi baterako kontratazioetan, ordain-agirietan langilearen datuak, NANa, ordaindutako jardun-mota eta PFEZrekiko atxikipenak agertu beharko dira.

4.– Agindu honetan ezarritako diru-laguntza eskuratu dutenek, jarduerak burutzeko onartutako egutegiaren arabera, diruz lagundutako jarduera bukatu eta hilabeteren barruan, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Diruz lagundutako programa edo jardueraren memoria zehaztua.

b) Helburu bera duten beste laguntzen aipamena, baldin eta aurretik horien berri ez bazegoen.

15. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzen aldaketa.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketa orok (betiere helburua betetzat hartuta) edo, hala badagokio, Administrazio Publiko honek edo beste batzuek edota erakunde publiko edo pribatuek emandako beste diru-laguntza batzuen lorpenak, diru-laguntzaren emakidari buruzko ebazpena aldatzea ekar dezake. Horretarako, Familia Zuzendaritzak bidezko likidazio-ebazpena emango du eta, bertan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira eta emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuko dira. Erakunde onuradunak behartuta geratuko dira soberan jasotako zenbatekoak itzultzera.

16. artikulua.– Zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzakoak eta diru-laguntza publikoen arlokoak betetzea.

1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzen emakida eta ordainketa, erakunde eskatzaileek beren zerga-betebeharrak bete izana egiaztatzearen baldintzapean geratuko da, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan xedatutakoari jarraiki.

2.– Halaber, agindu honetan aurreikusitako laguntzen emakida eta, hala badagokio, ordainketa erakunde onuradunentzat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta honen erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzulera edo zigor prozedura guztiak amaitzearen baldintzapean geratuko da.

3.– Sexuarengatik egindako diskriminazioa dela eta administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoei, eta Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako legea dela-eta debeku horrekin zigortutakoei debekatu egiten zaie deialdi honetan parte hartzea, dagokion zigorra indarrean dagoen bitartean.

17. artikulua.– Ez-betetzeak.

Diru-laguntzaren onuraduna Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 53.1 artikuluak adierazitako kasuren batean barne hartzen bada edo agindu honetan, gainerako arau aplikagarrietan eta emakidari buruzko ebazpenean ezarritako edozein baldintza betetzen ez badu, Familia zuzendariak, dagokion Ebazpenaren bidez, jasotzeko geratzen diren kopuruak hartzeko eskubidearen galera eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako kopuruak gehi diru-laguntza ordaintzen denetik bidezkoak diren legezko interesak itzultzeko betebeharra adieraziko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoari jarraiki bidezkoak diren gainerako ekintzak aparte utzita. Aipatutako kopuruak sarrera publikotzat hartuko dira legezko ondorioetarako eta erantzukizunen erregimena Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 64. artikuluan aurreikusitakoa izango da.

18. artikulua.– Itzultzeko prozedura.

Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetzeen kasuetan, jasotako laguntzak itzultzeko prozedura ondokoa izango da:

a) Familia zuzendariak itzultzeko prozeduraren hasiera eta horren funtsezko arrazoiak jakinaraziko dizkio erakundeari. Halaber, 15 eguneko epea emango dio bidezkotzat hartzen dituen alegazioak egin ditzan. Prozeduraren hasierak, hala badagokio, artean geratzen diren ordainketak etengo ditu.

b) Alegazioak jaso ondoren edo aurkezteko epea alegaziorik egin gabe amaitu ondoren, prozedurari amaiera emango zaio Familia zuzendariaren Ebazpen bidez. Itzultzeko prozedura ebazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Ebazpenak ez-betetzea izan dela adierazten badu, diru-laguntza jasotzeko eskubidearen galera eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari bi hilabeteko gehieneko epean (Ebazpenaren jakinarazpenetik aurrera kontatzen hasita) dagozkion kopuruak itzultzeko betebeharra deklaratuko du. Epe hau borondatezko aldiko epetzat hartuko da.

c) Borondatezko aldian itzuli ezean, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari jakinaraziko zaio legezko araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraiki joka dezan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Garapena eta gauzatzea.

Gizarteratze sailburuordeari ahalmena ematen zaio Agindu hau garatu eta gauzatzeko beharrezkoak diren xedapenak har ditzan.

Bigarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka badago aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Bestela, badago administrazioarekiko auzi errekurtsoa zuzenean aurkeztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko uztailaren 5a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

ERANSKINA
GIZARTERATZEKO PROGRAMAK EDO JARDUERAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZETAKO ESKAERA-ORRIA

Nik, 	 jaunak/andreak

	 erakundeko

	 naizen aldetik

Helbide sozialaren herria: 	 lurraldea:

kalea: 	 zk: ................... posta kodea:

Telefonoa: ........................................... faxa:

Identifikazio Fiskalaren kode-zk. (fotokopia ere bidali): 	 erregistro zk.: ..................

Banku edo aurrezki-kutxa: 	 bulegoa:

kontu zk.: 	

hurrengo hau

ADIERAZTEN DUT:

Nik ordezkatutakoak 2006ko 	ren

	ko laguntzetarako deialdian

(EHAA-zk.: 	) eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela, eta, ondorioz honako hau

ESKATZEN DUT:

	 eurotako

diru-laguntza eman diezaiotela, aurrezaintzarako eta gizarteratzeko egitaraua edo jarduera egiteko, egitarauaren ildo nagusiak atzealdean agertzen direlarik. Horretarako, honekin batera doaz eskatzen diren agiriak eta datuak eta aitortzen dut egiazkoaz direla.

ESKATZAILEA

EHAA 	zk, 2006ko .....................k

GIZARTERATZEKO PROGRAMAK/JARDUERAK

1.– Egitarauaren edo jardueraren ezaugarriak:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

Helburuak:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

Giza baliabideak eta baliabide materialak:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

Kronograma:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

Ebaluazio-adierazleak:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

2.– Egitaraua edo jarduera egiteko aukeraren ete egokitasunaren froga arrazoitua:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

3.– Egitarau edo jardueraren esparru geografikoa:

4.– Pertsona jasotzaileak:

5.– Erakundearen ibilbidea:

6.– Entitateak egiten dituen ekintzen esparru geografikoa:

7.– Egitaraua edo jardueraren diru-sarrera eta gastuen aurrekontua:

Diru-sarrerak:

Erakundearen ekarpena: 	

Beste diru-sarrera batzuk:

Administrazioa edo entitatea 	 emandako euroak...................... eskatutakoak

Administrazioa edo entitatea 	 emandako euroak...................... eskatutakoak

Administrazioa edo entitatea 	 emandako euroak...................... eskatutakoak

Diru-sarrerak, guztira

	

Programa edo jardueraren gastu xehatuak:

Gastuak, guztira

	

Egitaraua edo jardueraren aurrekontu-defizita

	

	

ESKABIDEARI ERANTSI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

1.– Indetifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

2.– Laguntza eskatzen duen erakundea zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzakoen ordainketan egunean dagoela egiaztatuko duen Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Probintzia Zuzendaritzaren ziurtagiria, eguneratua eta ale bitan.

3.– Erakunde eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzulera edo zigor prozedurei buruz egindako zinpeko adierazpena.

4.– Zinpeko aitorpena, sexu-diskriminazioagatik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen ondorioz ezarritako administrazio-zigor edo zigor penalen bat dela-eta deialdi honetan parte hartzea galarazten dien debekurik jaso ez dutela adierazten duena.


Azterketa dokumentala