Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2006ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3594

EBAZPENA, 2006ko ekainaren 19koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dauden bi lanpostu izendapen askez betetzeko dei publikoa egiteko dena.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian hutsik daude Kanpo Harremanetarako Teknikari Aditu lanpostuak. Lanpostuaren Kodea: 002634; eta 2 eta 4 dotazio zenbakiak. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.d artikuluan xedatutakoaren arabera (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, sail honek ebazpen honen eranskinean jasotako lanpostuak izendapen askez betetzeko deia egitea erabaki du. Hona hemen oinarriak

OINARRIAK:

Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez deitutako lanpostu honetara, ezarri zaizkion baldintzak (ebazpen honen eranskinean agertzen dira) betetzen dituzten funtzionarioek jo ahalko dute.

Bigarrena.– Interesdunak eskaera Lehendakaritza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko du eta bertan, dagozkion datuak eta betetzen ari den lanpostua adierazi beharko ditu. Bestalde, eskaera aurkezteko 15 egun balioduneko epea izango du, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Izangaiak eskaerarekin batera curriculuma igorri behar du eta bertan honako hauek adieraziko dira:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan bete dituen lanpostuak.

c) Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezken bestelako merituak.

Horrez gain, lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa eta adierazitako merituen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko ditu; halaber, egoki iritziz gero, nahi beste argitalpen, txosten edo beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko du.

Laugarrena.– Deialdi hau Lehendakaritzaren idazkari nagusiak ebatziko du. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita, gehienez hilabeteko epean.

Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzaren idazkari nagusiari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengotik, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 19a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostuak: Kanpo Harremanetarako Teknikari Aditua:

– Kodea: 002634; dotazio zenbakiak: 2 eta 4.

– Kidegoa: X01EU.

– Lantokiko osagarriaren maila: 28.

– Lantokia: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian.

– Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.

– Berariazko osagarria: 24.428,88 euro.

– Hizkuntz eskakizuna: 3, derrigortasunezko data gabe.

Lanpostuaren betekizunak:

– Administrazioaren A taldean karrerako funtzionarioa izatea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren karrerako funtzionarioa izatea eta jarduneko zerbitzuan edo zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeagatiko eszedentzian egotea.

– Halaber, nahitaezko edo borondatezko eszedentzian, egitekoez gabeturik eta gainerako herri-administrazioen zerbitzuan dauden funtzionarioek ere, aipatutako kidegoetakoak badira, parte har dezakete lehiaketan, eta prozedura hauen bidez jarduneko zerbitzura itzuliko dira. Kasu horretan daudenek egoera horietarako jarritako iraupen-aldia beteta eduki beharko dute.

– 4 urteko esperientzia kidegoko lanetan.

– Nazioarteko edo Europako elkarteko zuzenbide-arloko prestakuntza (masterra edo graduondoko titulua; gutxienez 180 ordu).

– Frantseseko edo ingeleseko ezagupenak, HEOeko 4. maila edo baliokidea.


Azterketa dokumentala