Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2006ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3593

EBAZPENA, 2006ko ekainaren 19koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko dei publikoa egiteko dena.

Europako Gaietarako Zuzendaritzan hutsik dago Goi-kargudunaren idazkari lanpostua. Lanpostuaren Kodea: 002367, eta 1 dotazio zenbakia. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2 c artikuluan xedatutakoaren arabera (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, sail honek ebazpen honen eranskinean jasotako lanpostua izendapen askez betetzeko deia egitea erabaki du. Hona hemen oinarriak

OINARRIAK:

Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez deitutako lanpostu honetara, ezarri zaizkion baldintzak (ebazpen honen eranskinean agertzen dira) betetzen dituzten funtzionarioek jo ahalko dute.

Bigarrena.– Interesdunak eskaera Lehendakaritza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko du eta bertan, dagozkion datuak eta betetzen ari den lanpostua adierazi beharko ditu. Bestalde, eskaera aurkezteko 15 egun balioduneko epea izango du, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Izangaiak eskaerarekin batera curriculuma igorri behar du eta bertan honako hauek adieraziko dira:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan bete dituen lanpostuak.

c) Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezken bestelako merituak.

Horrez gain, lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa eta adierazitako merituen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko ditu; halaber, egoki iritziz gero, nahi beste argitalpen, txosten edo beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko du.

Laugarrena.– Deialdi hau Lehendakaritzaren idazkari nagusiak ebatziko du. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita, gehienez hilabeteko epean.

Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzaren idazkari nagusiari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengotik, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 19a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Goi-kargudunaren idazkaria.

– Kodea: 002367; dotazio zenbakia: 1.

– Lantokia: Europako Gaietarako Zuzendaritza.

– Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoa: C1 edo D1.

– Lantokiko osagarriaren maila: 18.

– Berariazko osagarria: 7.450,87 euro.

– Hizkuntz eskakizuna: 2, derrigortasun datarik gabe.

Lanpostuaren betekizunak:

– C1 edo D1 kidegokoa izatea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko karrerako funtzionarioa izatea administrarien edo administrari-laguntzaileen kidegoan eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Halaber, nahitaezko edo borondatezko eszedentzian, egitekoez gabeturik eta gainerako herri-administrazioen zerbitzuan dauden funtzionarioek ere, aipatutako kidegoetakoak badira, parte har dezakete lehiaketan, eta prozedura hauen bidez jarduneko zerbitzura itzuliko dira. Kasu horretan daudenek egoera horietarako jarritako iraupen-aldia beteta eduki beharko dute.

– Era berean, beharrezkoa izango da administrarien kidegoan urtebeteko esperientzia edo administrari-laguntzaileen kidegoan urte biko esperientzia izatea, lanpostua kidego horietara atxikita baitago.

– Frantseseko ezagupenak, HEOeko 3. maila edo baliokidea, eta ingeleseko ezagupenak, HEOeko 2. maila edo baiokidea.


Azterketa dokumentala