90. zk., 2006ko maiatzaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2479
IRAGARKIA, "EAEko errepide-sareko gune estrategikoetan abiadura kontrolatzeko semaforo-sistemak, SOS guneak, bideo-zainketako sistemak, informazio aldakorra eta sentsorizazioa mantentzea" helburutzat duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela iragartzeko dena (KBN C02/039/2005 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Herrizaingo Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: C02/039/2005.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Helburua: EAEko errepide-sareko gune estrategikoetan abiadura kontrolatzeko semaforo-sistemak, SOS guneak, bideo-zainketako sistemak, informazio aldakorra eta sentsorizazioa mantentzea.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2005eko urriaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 201. zenbakia; 2005eko urriaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 241. zenbakia; eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera 2005eko irailaren 29an bidalia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: bederatziehun eta hamabi mila (912.000) euro gehienez.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2005eko abenduaren 28a.
b) Kontratista: ABEE: Acisa-Amintel.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: eskaintza ekonomikoaren araberakoa.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko apirilaren 10a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.