90. zk., 2006ko maiatzaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
2474
EBAZPENA, 2006ko apirilaren 11koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei diru-laguntzak emateko Batzorde Kalifikatzaileko batzordekideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.
Ikusi dugu Kultura sailburuaren 2006ko otsailaren 15eko Agindua, hots, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei diru-laguntzak emateko modua garatzen duena.
Kontuan hartu dugu 2006ko otsailaren 15eko Aginduaren 7. artikuluak xedatzen duela Batzorde Kalifikatzaileak aipaturiko diru-laguntzen inguruko ebazpen-proposamena egin eta bidali behar duela eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak ebazpen bidez izendatu behar dituela batzordekideak.
Horiek horrela, hauxe
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Batzorde Kalifikatzaileko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Iñaki Gómez Sarasola jauna (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak:
– Iñaki Martínez de Olaskoaga González jauna (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila)
– José Luis Ibarzabal Egibar jauna (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila)
Idazkaria: Arturo García Fiel jauna (Kultura Saileko teknikaria)
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko apirilaren 11.
Kultura, Gazteria eta Kiroal sailburuordea,
GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.