Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2006ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2469

AGINDUA, 2006ko apirilaren 28koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez, 2006ko apirilaren 17ko Agindua (BOE-zk.: 96, apirilaren 22koa; eta EHAA-zk.: 77, 2006ko apirilaren 24koa) baliogabetzen da, eta 2005eko urriaren 27ko Aginduaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketako esleipenen behin-behingo zerrenda berriro ematen da aditzera. Lekualdatze-lehiaketa Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialetan, fiskaltzetan eta Justizia Administrazioko zerbitzuetan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketaren, Prozesu eta Administrazio Izapidetzearen eta Laguntza Judizialaren kidegoetako funtzionarioen artean lanpostu hutsak betetzeko deitu zen.

2006ko apirilaren 17ko Aginduaren bidez (BOE-zk.: 96, apirilaren 22koa; eta EHAA-zk.: 77, apirilaren 24koa) 2005eko urriaren 27an iragarritako lehiaketa (2005eko azaroaren 12ko BOE eta 2005eko azaroaren 18ko EHAA) behin-behingoz ebazten zen. Agindu horri dagozkion lanpostuen esleipenean akats informatiko bat egin denez, agindu bera baliogabetu egiten da eta alegazioak egiteko beste epe bat irekitzen da, hamar egun naturalekoa, agindu hau Estatuko Buletin Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Lanpostuen behin-behingo esleipenen zerrendak eta III. eranskina Justizia Ministerioaren web-orrian (www.mju.es) ikus daitezke, baita www.justizia.net. izeneko orrian ere.

Alegazioen eta erantsitako dokumentuen (hala dagokionean) eredua Justizia Ministeriora bidaliko da bakarrik, ondoren aipatzen diren moduetan:

1.– Faxez, "Concursos-Despacho 220" hartzaileari zuzenduta, 91 390 42 95 – 91 390 24 97 – 91 390 42 96 zenbakietara.

2.– IV. eranskinaz gain, dokumentaziorik bidali behar ez denean, alegazioak posta elektronikoz bidali ahal izango dira, honako jarraibideen arabera:

a) www.mju.es helbidean sartu.

b) "Empleo Público" atalean sartu.

c) "Concursos de provisión de puestos" atalean sartu.

d) 2005eko urriaren 27ko Lehiaketaren barruan, IV. eranskina deskargatu Word formatuan.

e) IV. eranskina ondo bete. Ez da sinatu beharko.

f) Beste posta elektroniko bat bidali, gaitzat "anexo IV" jarriz, honako helbideetara:

mr.gomez@sb.mju.es

mc.cruz@sb.mju.es

Baldin eta interesatuek, ezarritako epearen barruan, erreklamaziorik aurkezten ez badute, datu, baremazio eta esleitutako behin-behineko destinoarekin ados daudela eta onartu egiten dituztela ulertuko da.

Ondoriozko lehiaketa denez, behin-behingoz esleitutako destinoak aldatu egin daitezke behin betiko ebazpenean, eskabideak barematzeko orduan gerta daitezkeen akatsengatik. Dena dela, behin-behingoz esleitutako destinoek ez dute eskubiderik edo aukerarik sortzen lehiaketaren behin betiko ebazpenarekiko.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko apirilaren 28a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala