Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2006ko apirilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2157

IRAGARKIA, 2006ko martxoaren 8an, zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak zehapen-espedientearen gainean emandako Ebazpen-proposamena Ana Rosa Pérez Hueto andreari jakinarazteko dena.

Ana Rosa Pérez Hueto andreari ebazpen-proposamen hori ohiko moduan jakinarazterik ez dugu izan, saiakera egin arren bere azken helbidean (Agirre lehendakaria 29, Bilbao). Hori dela eta, ebazpen-proposamena argitaratzen da, oso-osorik transkribatuta:

EBAZPEN-PROPOSAMENA:

Espedientea: 48A002-56-2005.

Nori irekia: Ana Rosa Pérez Hueto.

Egiaztatutako egitateak.– 2005eko ekainaren 23an, Industria, Merkataritza eta Turismoko Bizkaiko Lurralde-bulegoko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Ikuskaritzakoek ikuskapena egin zuten Bilboko Agirre Lehendakaria kaleko 29 zenbakian dagoen "Mercería Silvia" izeneko establezimenduan —titularra Ana Rosa Pérez Hueto da—. Ikuskapeneko 1785 aktan eta "ikuskaritza-protokoloan" jasota geratu zenez,

a) Dendako erakusleihoetan jarritako karteletan hau jartzen zuen: "% 30" eta "oihalezko pijamak % 20".

b) Aipatu erakusleihoetan jarrita zeuden jantzietako bakar batek ere ez zuen jarrita beharrezko publikoarentzako salmenta-prezioa, eta establezimenduaren barruan galdetu behar zen salgaien prezioa jakiteko.

c) Ordutegi komertziala ez zegoen jarrita.

Prozedura irekitzeko idazkiaren gainean interesdunak egindako erantzuna.– Zehapen-prozedura irekitzeko erabakia posta-zerbitzura itzuli zenez gero, 2006ko otsailaren 6ko EHHAren 25. zenbakian argitaratu zen, eta Bilboko Udaletxeko iragarki-oholean egon zen ikusgaia, 2005eko abenduaren 28tik 2006ko urtarrilaren 28ra arte.

Arau-hauspenaren tipifikazioa.– Adierazitako egitateak arau-hauspen dira ondokoetan xedatutakoaren arabera,

a) Maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 38.1.m artikuluan ezarritakoa (1994ko ekainaren 13ko EHAA, 111. zk.).

b) Maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 9.2 artikuluan ezarritakoa (1994ko ekainaren 13ko EHAA, 111. zk.). Lege horren 38.1.d artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

c) Maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 11. artikuluan ezarritakoa (1994ko ekainaren 13ko EHAA, 111. zk.). Lege horren 38.1.h artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Proposamenaren oinarriak.– Interesdunak erantzun ez duenez, aurrera doa espedientea, interesdunari entzun barik.

Arau-hauste horiek arin gisa sailkatuta daude. Beraz, merkataritzako jarduerari buruzko 1994ko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 43.1 artikuluan aurreikusitako isuna ezarri behar da (1994ko ekainaren 13ko EHAA, 111. zk.). Zehatzeko ahalmena, berriz, Merkataritza zuzendariari dagokio, horrela ezarrita baitago Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 7.f artikuluan (2005eko urriaren 27ko EHAA, 205. zk.).

Horrenbestez, behean izenpetzen duen instrukzio-egileak hau adierazten du:

Proposamena.– Ana Rosa Pérez Hueto andreari ondoko diruzko zehapena ezartzea:

a) 300 (hirurehun) euro, legezko dataren aurreko merkealdiengatik.

b) 200 (berrehun) euro, prezioak ikusteko moduan ez jartzeagatik.

c) 100 (ehun) euro, salerosketa ordutegia ez erakustegatik.

Beraz, 600 (seiehun) euro dira guztira.

Dena den, zuk erabakiko duzu.

MERKATARITZA ZUZENDARI JAUNA.

Otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39. artikuluan xedatutakoari jarraituz (1998ko martxoaren 11ko EHAA, 48. zenbakia) interesdunari ebazpen proposamena jakinarazi beharko zaio. Adierazi egin beharko zaio, halaber, ebazpen-proposamen hau jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera 15 eguneko epea dagoela alegazioak aurkezteko, eta epeak dirauen bitartean espedientea eskuragarri egongo dela kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak egin ahal izateko.

Bilbao, 2006ko martxoaren 8a.

Prozeduraren instrukzio-egilea,

M.ª CONCEPCIÓN SAMANIEGO RUIZ DE INFANTE.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko. Lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1922 Legea aldatu zuen.

Bilbao, 2006ko martxoaren 20a.

Lurralde Bulegoko burua,

ALFONSO ARRIOLA LACRUZ.


Azterketa dokumentala