78. zk., 2006ko apirilaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2151
IRAGARKIA, Zarauzko Lizardi BHI handitzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.
c) Espediente zenbakia: CO/50/06.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Zarauzko Lizardi BHI handitzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Zarautz.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 5 hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: enkantea.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztirako zenbatekoa: 378.357,92 euro.
5.– Fidantzak.
Behin-behinekoa: ez da behar.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurralde Burutza-Eraikuntza-.
b) Helbidea: Andia kalea, 13.
c) Herria eta posta kodea: Donostia-San Sebastián 20004.
d) Telefonoa: 943 02 28 97.
e) Faxa: 943 02 28 51.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2006ko maiatzaren 23a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, e kategoria.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko maiatzaren 23a, goizeko 10:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" eta "B" kartazalak klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.
2) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua II, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 20 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera.
e) Aldaerak: ez dira onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Lakua II, hirugarren solairua, bilera aretoa.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2006ko maiatzaren 31.
e) Ordua: 10:10.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarkiaren gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipedunaren kontura izango dira.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezko.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.ej-gv.net.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 27a.
Baliabide Material, Informatika 				eta Antolamendu zuzendaria,
MIKEL CABELLO PÉREZ.