Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2006ko apirilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
2144

79/2006 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Gipuzkoako Foru Aldundiak nahitaezko desjabetza egiteko, Zubillagako saihesbidea (Oñati) egiteko 5. Proiektu Osagarria, 26. partzelarako sarbidea egin eta seinalizazio osagarria jartzekoa burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako diputatuaren 2005eko irailaren 5eko Foru-Aginduaren bidez, jendaurrean jarri ziren "Zubillagako saihesbidea (Oñati) egiteko 5. Proiektu Osagarria, 26. partzelarako sarbidea egin eta seinalizazio osagarria jartzekoa" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetza egiteko. Ondoren, 2005eko abenduaren 20ko bilkuran Diputatuen Kontseiluak erabaki zuen, Eusko Jaurlaritzari eskatzea, nahitaezko desjabetzaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio espedientean adierazten denez, alegazio-idazki batzuk aurkeztu eta ebatzi ziren.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

2004an burututako Zubillagako saihesbidearen obra nagusiak errepidearen aldameneko lursailetarako sarbideak aldatu zituen. Hain zuzen ere, obrak egin ahala nabaritu zen, 26. partzelarako sarbidea moztuta geratu zela, hondeaketa-lanak tarteko; horregatik, lursail horien jabeekin hartu-emanean jartzeko ahaleginak egin ziren, baina ezin; hartara, partzela horretarako sarbidea leheneratu ezinik bukatu ziren obrak.

Hainbat kudeaketa-lan egin eta gero, baieztatu egin zen, 26. partzelarako sarbideari aldameneko lursailen bidez irtenbidea emateko proiektu osagarria idatzi behar zela. Bestalde, biribilguneetako bat ongi seinalatzeak zekarren ezin erabil zitekeen lursail batean panel handi bat ezartzea. Nola obra biek premia larria duten; alegia, 26. finka erabili ahal izateko moduan utzi, eta trazatuko gorabeherak egoki seinalatu (batez ere elkarguneetan), ondasun eta eskubide horiek lehenbailehen hartzea ezinbesteko jotzen da.

Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzak honako hauek hartzen dituenean: egikaritze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko jarduera isolatuak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko apirilaren 11n egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Zubillagako saihesbidea (Oñati) egiteko 5. Proiektu Osagarria, 26. partzelarako sarbidea egin eta seinalizazio osagarria jartzekoa burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetza egiteko. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko apirilaren 11n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta Lurralde 					Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala