78. zk., 2006ko apirilaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2140
EBAZPENA, 2006ko martxoaren 16koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena, Bilbo-Estiba (Sociedad Estatal de Estiba y Desestiba del Puerto de Bilbao, S.A.) entitatea garabi mugigarri autopropultsatuen (A kategoria) espezialitatean profesionalak prestatzeko entitate gisa aitortzekoa.
Esp. zk./ Gaia: SEG/02306.igs.
AURREKARIAK:
Bat.– 2006ko urtarrilaren 26an, "Bilbo-Estiba- Sociedad Estatal de Estiba y Desestiba del Puerto de Bilbao, S.A." entitatearen izenean eta ordez, Rocío Aprell Lasagabaster andreak ondoko eskabidea aurkeztu zuen Industria, Merkataritza eta Kontsumo Sailean: garabi mugigarri autopropultsatuen (A kategoria) espezialitatean profesionalak prestatzeko entitate gisa aitortzekoa.
Bi.– Eskabidearekin batera, maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren IV. kapituluan jasotako eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu dira, eta bereziki:
– Entitatearen identifikazio-datuak. Entitatearen helbidea: Ibáñez de Bilbao kalea, 3 – 3.a, Bilbao.
– Prestakuntza-jarduerak emateko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.
– Prestakuntza-prozesua emateko ikastetxeak dituen baliabide teknikoen deskribapena.
– Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, xehetasunez adierazita gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak.
– Enpresak prestakuntzan duen esperientzia deskribatzen duen memoria.
– Maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuan eskatutako betebeharrak konplitzeko konpromisoaren aitorpena.
Hiru.– Dokumentazioa aztertuta ikusi zen bazela gabezia bat, hau da, garabi mugigarri autopropultsatuei dagokienez, jasogailuei eta mantentze-gailuei buruzko erregelamenduko "MIE-AEM-4" jarraibide tekniko osagarriaren testu aldatua eta bateratua onartu zuen ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretuko VII. eranskinean jasotako gaien eta proposatutako ikastaroko gaien arteko bateratasun eza, alegia; beraz, 2006ko martxoaren 3an gabezia hori zuzentzeko eskatu zen, eta eskatutako dokumentazioa 2006ko martxoaren 13an igorri zen.
Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK:
Bat.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzari dagokio ebazpen hau ematea, urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan eta maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren 22. artikuluan agindutakoaren arabera. Lehen dekretuak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezarri zuen; bigarrenak, berriz, Txartel Profesionalak lortzeko prozedura batu, eta industria-segurtasunaren arloko instalazioak, mantentze-lanak eta bestelako jarduerak egiteko Baimendutako Enpresen betebeharrak xedatu zituen.
Bi.– Maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuak dioenaren arabera izapidetu da espedientea.
Hiru.– Bestalde, "Bilbo-Estiba – Sociedad Estatal de Estiba y Desestiba del Puerto de Bilbao, S.A." entitateak ondokoak dituela egiaztatua dago: aipatu dekretuko 21. artikuluko 3. puntuan eskatzen diren instalazioak, Bizkaiko Lurralde Historikoa direnak, eta ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretuko VII. eranskineko 5. puntuan jasotzen diren baliabide teknikoak. Garabi mugigarri autopropultsatuei dagokienez, jasogailuei eta mantentze-gailuei buruzko erregelamenduko "MIE-AEM-4" jarraibide tekniko osagarriaren testu aldatua eta bateratua onartu zuen ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretuaz.
Lau.– Maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuko 22. artikuluan ezarritakoa betetzearren, ikastetxeak dituen baliabideak egiaztatzeko agiriak aurkeztu dira.
Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau
EBATZI DUT:
1.– "Bilbo-Estiba - Sociedad Estatal de Estiba y Desestiba del Puerto de Bilbao, S.A." entitatea baimendutako profesionalak prestatzeko entitate gisa aitortzea, ondoko espezialitatean:
– A kategoria – Garabi mugigarri autopropultsatuen operatzailea
2.– Entitatea Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Baimendutako Entitateen Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea. Zenbaki hau izango du: Refpa. A-0052.
3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
4.– Entitate honek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta kreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Klaseak beste instalazioetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumena duen lurralde bulegoan; horretarako, kreditatu egin beharko du aukeratu dituen beste instalazio horiek maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren 21. artikuluak 3. paragrafoan xedatutako gutxieneko baldintzak betetzen dituztela.
5.– Aitortzen den entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek diotenari jarraiki aplikatu behar diren betebeharrak; bereziki, maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren 24. eta 25. artikuluetan aurreikusitakoak.
6.– Aitortutako entitateek galdu egingo dute Aitortutako Entitateren kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar liteke hilabeteko epean, honako ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeari zuzenduta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluak eta ondorengoek diotenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 16a.
Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,
RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.