78. zk., 2006ko apirilaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2138
AGINDUA, 2006ko martxoaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Aitor Sarralde Díaz jauna praktiketako funtzionario izendatzen duena Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen kidegoan, Zeharkako Txirula espezialitatean.
Aitor Sarralde Díaz jaunak gainditu egin zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2005eko otsailaren 3ko Aginduz deitutako hautaketa-prozesua, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoan, Zeharkako Txirula espezialitatean, eta kidego eta espezialitate horiei dagokien praktika-aldia egin du, 2005eko irailaren 1etik aurrera, baina egindako praktiken ebaluazioa ebatzi gabe dago oraindik.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak, Aitor Sarralde Díaz jaunak jarritako 192/04 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zela-eta, emandako epaia betez, Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2006ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bitartez aldatu egin da Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena. Ebazpen horrek, halaber, aldatu egin zuen 2003ko uztailaren 28ko Ebazpenean -Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko aginduz deitutako hautatze-prozesuak, irakasleen kidegoetan sartzekoak, gainditu zituzten izangaien zerrenda argitaratzeko zenean- agertu zen hautatutako izangaien zerrenda, eta Aitor Sarralde Díaz jauna hautatutako izangaitzat sartu du Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoan, Zeharkako Txirula espezialitatean.
2002ko azaroaren 8ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu/Maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoetan sartzeko hautaprobetarako deia egin zuenak, bere 11.1 oinarrian xedatu duenaren arabera, eta bertan eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatuta, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Aitor Sarralde Díaz jauna praktiketako funtzionario izendatzea Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoan, Zeharkako Txirula espezialitatean, R12CM 00101003 langileen erregistroko zenbakiarekin, 2002ko azaroaren 8ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu/Maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoetan sartzeko hautaprobetarako deia egin zuenak, deitutako hautaketa-prozesua gainditu izanagatik.
Bigarrena.– Praktiketako funtzionario-izendapenak 2005eko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honen bitartez izendatutako funtzionarioak indarreko legeriak praktiketako funtzionarioei ezarri dien erregimena izango du arau.
Laugarrena.– Langileriaren Kudeaketa zuzendariari baimena ematen zaio agindu hau betetzeko behar diren jarraibideak eman ditzan.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 27a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.