76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
OSATEK A.B.
2111
IRAGARKIA, Osatekek Donostian duen unitaterako EM ekipo bat eskuratu eta "giltza eskura" ezartzekoa.
Xedea: Eremu zabaleko (1,5 T) EM ekipo bat eskuratu eta "giltza eskura" ezartzea, gaur egun erabiltzen dena ordezkatzeko.
Agiriak: ez da baldintza-plegurik emango Osateken egoitzan, eta enpresa lizitatzaileek aurkeztutako eskaintzak onartuko dira, baldin eta ezaugarri tekniko eta administratibo guztiak betetzen badituzte (ikusi eranskina).
Eskaintzak aurkezteko lekua eta epea: sozietate publikoaren helbidean (Labeaga auzoa z/g, 48960 Galdakao, Bizkaia. Telefonoa: 94 400 71 12), iragarki hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hamargarren egun naturaleko 12:00ak baino lehen.
Esleipendunak ordainduko du iragarkiaren gastua.
Galdakao, 2006ko martxoaren 31.
Zuzendari kudeatzailea,
CONCEPCIÓN HERNÁNDEZ MACÍAS.
EM EKIPOA OSATEKERAKO
Ezaugarri teknikoak:
Osatek SAk Donostiako unitatean daukan 0,5 T-ko EM ekipoa kendu eta gutxienez ezaugarri hauek izango dituen 1,5 T-ko ekipo berria jarri behar du:
– 30 mT/m-ko gradienteak, EFko 16 kanal.
– Bobinak:
+ Azaleko bobina malguak, hainbat diametrotakoak.
+ Belaunetarako koadratura-bobina.
+ Bobina multikanalak: neurobaskularrak, gorputzekoak, bihotzekoak, bizkarrezurrekoak, belaunekoak eta sorbaldakoak.
– Softwarea:
+ Azterketa-txartelen bidezko programazioa.
+ Kardio-EMa, espektroskopia, EM funtzionala, difusio-tentsorea, angio-EMa, fluxuaren kuantifikazioa eta kaptazioen analisi dinamikoa eskuratzeko sekuentziak eta post-tratamendurako softwarea.
– Lan-estazio aurreratua, aipatutako post-tratamendurako erraztasunak ematen dituena.
– DICOM zerbitzu instalatuak, PACS-RISen (WL, P, Q/R, S, MPPS)integratzeko.
– Pazienteei begira egindako hobekuntzak (gelen diseinua, musika).
Ondokoak ere baloratuko dira:
– Mahai desuztargarria, ohatiladuna.
– Angio-bobina periferikoa.
– Bularreko estereotaxia egiteko ekipoa.
– Unitatean dauden beste 2 ekipoetako softwarea eta hardwarea hobetzeko erraztasunak.
– 5 urtera luzatutako bermea.
– Deskribatutako ezaugarriak hobetzeko edozein hobekuntza.
Ezaugarri adminitratiboak:
– Prezioa: 1.150.000 eurotik beherakoa (BEZa barne).
– Ordainketa: banku-transferentzia.
– Ordaintzeko epea: 90 egun, behin betiko jasotzen denetik.
– Adierazi zein den "arrisku orotako" urteroko mantenimenduaren kostua (4 urterako) edo bermea bost urtera luzatzearen kostua.
– Adierazi gehienez zenbat egun naturaletan egon beharko den geldirik egun dagoen EM ekipoa kendu eta haren ordez beste berria jartzeko.